Bizkaiko 190 enpresa izan dira gaur I+Gko eta energia-eraginkortasuneko proiektuak finantzatzeko tresnari buruzko lehen informazio-jardunaldian

Bizkaia

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak eta Ogasun eta Ekonomia sailburu Pedro Azpiazuk zabaldu dute saioa, eta inbertsio pribatua sustatzearen eta hari lagun egitearen garrantzia nabarmendu dute, produktu eta zerbitzu berriak bilatzeko beren apustuan.

Bihar, osteguna, hilak 26, saioa Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan egingo da, 80 enpresa ingururekin, eta ostiralean informazio guztia emango zaie izena eman duten 60 enpresa arabarrei.

jornada Parque Consejera 042Finantzaketa, berez, gako oso garrantzitsua da gure herrialdeko industria-politikarako. Hortaz, Eusko Jaurlaritzak enpresen esku jarri du tresna berri hori, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresek eta eragileek inbertsio berriak egitea sustatu eta erraztu nahi duena. Finantzaketa hori eskuratzea berritasuna dela jakitun, gaur egin da aste honetan egingo diren informazio-saioen lehen saioa.

Bizkaiko 150 enpresaren ordezkariak bildu dira Bizkaiko  Parke Zientifiko eta Teknologikoko Auditorioan. Hor, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun eta Ogasun eta Ekonomia Sailen arduradunek tresna berriaren xehetasun guztiak azaldu dituzte.

Jardunaldiaren hasieran, Arantxa Tapia sailburuak esan du tresna finantzarioaren helburu nagusia dela I+G eta efizientzia energetikoan enpresa pribatuen inbertsioa laguntzea, euskal industriaren lehiakortasunerako une honetan ezinbestekoak baitira.

Bestetik, Pedro Azpiazu sailburua Jaurlaritzaren eta Euskadiko agente ekonomikoen arteko lankidetza indarrean jartzean alde agertu da eta Eusko Jaurlaritzak enplegua eta garapen ekonomikoa bultzatzeko duen konpromisoa azpimarratu du.

Bi sailetatik, etorkizunean martxan jarriko den funts berri baten diseinuaren lanean hasi direla aipatu dute, enpresa estrategikotan parte hartzeko eta euren errotzea errazteko publiko-pribatu funts berriaren antolaketaren hastapenean dabiltzala, alegia.

I+G eta Efizientzia energetikoa bultzatzeko programa

Programa horren onuradunak enpresa pribatuak izango dira, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, industriaren eta/edo zerbitzu konexuetakoak, Zentro Teknologikoetakoak eta ZTBESko Ikerketa Kooperatiboko Zentroetakoak. Programak xede dituen proiektuak kategoria hauetakoak dira:

a)      Ikerketa, garapen eta berrikuntzako (I+G+B) proiektuak.

b)      Inbertsio-proiektuak energia-eraginkortasun handiagoa lortzera bideratutako neurrietan.

c)      Inbertsio-proiektu zientifiko eta teknologikoak, helburu dutenak ikerketaren emaitzak balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu bihurtzea.

Laguntza finantzarioko programa hau erakunde hauen akordiotik sortu da: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun eta Ogasun eta Ekonomia Sailak, Finantzen Euskal Institutua, eta Euskadiko banku-erakunde nagusiak (Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Caja Rural de Navarra, Banco Santander, Bankinter eta Caixabank) eta, gainera, Elkargi Elkar Bermatzeko Sozietatea.

Bihar Miramoneko Parke Zientifiko eta Teknologikoan egingo den saiorako 80 enpresa gipuzkoarrek eman dute izena, eta lurralde arabarreko ostiraleko saiorako 60 enpresa ingururen ordezkariak espero dira.

Enpresa interesdunek badute izena emateko aukera www.spri.eus helbidean.

Partekatu

Beste berri batzuk