Bizkaiko Aldundiak 620.000 euro inbertituko ditu oinarri berritzaileko enpresa berriak sortzeko

Bizkaia

Bizkaiko Aldundiko Gobernu Kontseiluak 620.000 euro zuzenduko ditu, aurtengo eta 2010eko aurrekontuen kontura, Tecnaliako Fundazioaren baitan ezagutzaren sorrera sustatzeaz gain, oinarri teknologikoko ahalmen handiko enpresa berritzaile berriak bultzatu eta sortzeko. Foru Aldundiak beharrezkotzat jo du berak eskainitako laguntza ekonomikoa Tecnalia Fundazioaren T4 Estrategia, Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako enpresa-haztegiaren mantentze-lanak biltzen dituena, bultzatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk