Bizkaiko Foru Aldundiak eta Aztik elikadurari buruzko zentro teknologikoa sustatu dute
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Azti Fundazioari 100.000 euroko diru-laguntza ematea adostu du, ekitaldi honetako aurrekontuen kontura. Horren xedea, elikagaien arloko teknologia berriak frogatzeko planta pilotua finkatzeko helburua duen beharrezko ekipamendua eskuratzeko beharrezko jarduketak diruz laguntzea da, zati batez.
Kokapen berriko planta honetan 75 pertsona inguru arituko lirateke lanean eta instalazio modernoak edukiko lituzke, bi eremu edo sailetan banatuta: bat ikerketarako laborategiekin eta bulegoekin, eta bestea gune teknikoa edo planta pilotua izango litzateke, Elikagai Berrien ikerketa-programa garatzeko beharrezkoak diren azpiegiturekin, elikagai osasungarriagoak, erosoagoak, gozoagoak eta seguruagoak ekoizte aldera.
Jarduketa honi esker epe ertainean aukera egongo da ikerketarako eta garapen teknologikorako instalazio-multzo handiagoa edukitzeko. Hala, ikerkuntzaren arloko jarduerak garatzeko behar den moduan hornituta dagoen eta nahikoa den azpiegiturak eta, aldi berean elikagaien arloan teknologiak sortzeko aukera emango dituenak, areagotu egingo ditu harremanak ezagutza sortzen duten eragileen eta gure sare ekonomiko eta industrialean presentzia garrantzitsua duten elikagaien sektoreko enpresen artean; betiere kontuan hartuta enpresa horiek bolumen garrantzitsua dutela Bizkaiko Lurralde Historikoaren BEGari dagokionez.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren iritziz, jarduketa horrek Bizkaiko eta Euskadiko elikagaien industria eraldatzen lagunduko du, hots, erronka eta inguru berriei egokitzeko eta sektoreari teknologia zuzkitzeko balioko du. Ekintza honen bidez bertora adimena erakartzeko eta talentu horiek berton geratzea lortzeko beharrezkoak diren ikerkuntza eta ezagutzaren arloetan Bizkaia erreferente bihurtzeko oinarriak jartzen laguntzen da.