Bizkaiko Foru Aldundiak mezenasgorako lehentasunezko jarduera gisa aitortu ditu COVID-19-ari buruzko CIC bioGUNEren bi ikerketa-proiektu

Albisteak, Bizkaia

Honako bi proiektu hauek jo dira lehentasunezkotzat: COVID-19-aren aurrean seropositiboak diren gizabanakoak identifikatzeko test serologiko eskalagarriak garatzea eta baliozkotzea, eta biztanleria orokorraren diagnostiko serologikorako tresnak garatzea SARS-COV-2aren aurrean

 

Bizkaiko Foru Aldundiak mezenasgorako lehentasunezko jarduera gisa aitortu ditu COVID-19-ari buruzko CIC bioGUNEren bi ikerketa-proiektu. Hautatu diren proiektuen helburuak honako hauek dira: COVID-19-aren aurrean seropositiboak diren gizabanakoak identifikatzeko test serologiko eskalagarriak garatzea eta baliozkotzea, eta biztanleria orokorraren diagnostiko serologikorako tresna analitikoak eta metabolomikoak garatzea SARS-COV-2aren aurrean.

Aitorpen horrek aukera ematen du proiektu horien finantzaketari laguntza emateko interesa duten erakunde edo pertsona fisikoentzako zerga-kenkariak lortzeko, eta malgutasuna dago lankidetza antolatzeko eta finantzatzaileak proiektu horietan parte hartzen duela zabaltzeko.

Foru Aginduak ezartzen duenaren arabera, erakunde edo pertsona fisiko finantzatzaileek PFEZren kuotan edo sozietateen gaineko zergan % 45 arte kendu ahalko dute proiektuetara bideratutako kopuruen arabera. Bizkaiko zerga-araudia bete behar duten zergadunak edo establezimendu iraunkorrarekin jarduten duten eta Bizkaiko zerga-araudia bete behar duten zergadun ez-egoiliarrak izan daitezke onuradun.

Partekatu

Beste berri batzuk