Bizkaiko Parkeak erreferentziazko eredu gisa parte hartu du Madrilgo Complutense Unibertsitateko Uda Ikastaroetan

Bizkaia

Ikastaroaren bidez erantzukizun sozialaren esparruan abiarazitako ekimenak hurbilarazi zaizkie bertaratutakoei

Bizkaiko Parkeak, APTEren ordezkariekin eta Madrilgo eta Gaztela-Mantxako Parkeekin batera, mahai-inguru batean azaldu ditu Parkeetan martxan jarritako ekimenak

 

IMG-20160705-WA0001Erantzukizun sozialaren alorreko erreferentziazko eredu izan da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Erantzukizun Sozial Korporatiboko Santander Katedra Sareak bultzatutako 2016ko Uda Ikastaroetan, Madrilen.

Bi egunez gauzatu da ikastaroa, “Erantzukizun sozialeko itzulera ekonomiko eta soziala: enpresa-aukerak” izenburupean. Bertan hainbat ikuspuntutatik aurkeztu da zelan aplika daitekeen ESa enpresetan itzulera sortzeko. Hala, jasangarritasunarekin eta gizartearekiko arduratsua den negozioarekin geroz eta zorrotzagoa den gizarte batean, arduratsua izateak enpresa bati ematen dion balio erantsia aintzat hartu da.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Berrikuntzako zuzendari Cristina Andrések, bestalde, mahai-inguruan aurkeztu ditu Parkeak esparru hauetan bultzatutako hainbat jarduera: erantzukizun soziala jasangarritasunaren eta ingurumenaren alorrean, pertsonekiko eta gizartearekiko erantzukizuna eta gobernantza.

Era berean, Espainiako Teknologia Parkeen Elkartearen (APTE) eta Madrilgo eta Gaztela-Mantxako Zientzia eta Teknologia Parkeen ordezkariek teknologia-parkeen zeregina azpimarratu dute, ingurumenarekin, pertsonekin zein gizartearekin konprometitutako bikaintasun-guneak baitira.

 

Partekatu

Beste berri batzuk