Bizkaiko Parkeak eta CEBEK elkarteak prestakuntza sustatzen jarraitzen dute

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean diharduten langileentzako ikastaroak antolatu dituzte berriz ere erakunde biek elkarlanean

formacionBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea eta CEBEK (Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa) berriro elkartu dira langileei balio erantsiko zerbitzuak eskaintzeko. Hala, hazkunde lehiakorraren eta garapen iraunkorraren mesede, ezagutza eta prestakuntza helaraziko zaie.

Erakunde biek, elkarlanean, doako lau ikastaro prestatu dituzte Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean diharduten pertsonentzat. Saioak Parkean bertan egingo dira datozen hilabeteotan.

Lehen ikastaroa, “Ahozko eta ez ahozko komunikazioaren magia”, otsailaren 6an, 8an, 13an eta 15ean egingo da 09:00etatik 13:00etara 101 eraikinean.

“Bilera eraginkorren kudeaketa” izenburupean bigarren ikastaroari ekingo zaio otsailaren 19an, 21ean, 26an eta 28an, 09:00etatik 13:00etara, Bizkaiko Parkeko 101 eraikinean ere bai.

Bestalde, martxoaren 12tik 16ra bitarte, “Nola hobetu eraginkortasuna enpresan: Lean Manufacturing eta TPM” ikastaroa emango da 09:00etatik 13:00etara 101 eraikinean.

Azkenik, ekainaren 11n, 13an, 18an eta 20an, 09:00etatik 14:00etara, “ETEen internalizaziorako estrategiak: merkaturatze aukera berriak” ikastaroa gauzatuko da 101 eraikineko instalazioetan.

Prestakuntza-saioetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute CEBEKeko Prestakuntzako Departamentuan, info@ifefor.es helbidera mezu bat bidalita edo 94.400.28.26 zenbakira deituta (Mónica Fernández edo Maitane Labiano).

Partekatu

Beste berri batzuk