Bizkaiko Teknologi Parkeak Euskadiko lehen BASERRI ANTZOKIA izango du

Eraikin berria udaberrian hasiko da eraikitzen eta 2012.rako martxan egotea espero da

Euskadiko lehen Baserri Antzokia Bizkaiko Teknologi Parkean kokatuko da, 2012.ean.

Kulturari eta aisiari lotutako egitasmo berria da eta bere barruan, jatetxe bat eta taberna bat izango ditu antzokia eta inguruko taldeentzako guneekin batera.

Txorierriko Amankomunazgoak eta Txorierriko Euskera Elkarteen Federazioak bultzatutako proiektuak udaberrian erakitzen hasiko dan eraikina izango du eta 5.400 metro karratuko eremuan kokatuko da.

Eraikinak baserri itxura eukiko du, bailarak beti danik nekazaritzarekin izan duen lotura estua kontutan izanik, eta bi solairu izango ditu: lehenengoan, eskenatokia, taberna, pista bat eta jatetxea kokatuko dira eta bigarrenean, erabilera anitza izango duten aretoak. Horrez gain, kanpoaldean ibilgailuentzako tokia eta aisialdirako guneak izango ditu.

Gaur egun, egitasmoaren sustatzaileek inguruko enpresak, dendak, elkarteak eta pertsonen artean bazkideak lortzen dihardute.