Bizkaiko Teknologia Parkea bere ateak 7.000 pertsonari ireki dizkio

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkeak atzo 7.000 pertsona ingururen bisita jaso zuen bere ateak zabaltzeko egunean, euria ari zuen arren. Bere zuzendaria den Txaber Ouroren arabera, ekimena “erabateko klasiko” gisa sendotu da eta, baieztatu zuenez, bere arrakasta azkeneko urteotan esperientzia didaktikoari -atzo bederatzigarren aldiz ospatu zen- eman zaion “formatu ludikoan” datza. Jardunaldi osoan zehar askotariko ekintzak biltzen zituen programa eskaini zen bai pabilioien barrualdean bai kanpoaldean eta horrekin amaiera eman zitzaion pasa den astelehenetik Bilboko Areatzan ospatzen ari zen Zientziaren Asteari.

Partekatu

Beste berri batzuk