Bizkaiko Teknologia Parkeak Aresti eremuaren urbanizaziorako hitzarmena sinatu du Zamudioko Udalarekin
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak gaur goizean hitzarmen bat sinatu du Zamudioko Udalarekin harek Aresti auzoan dituen lursailen zati baten urbanizazioa egin ahal dezan. Auzo honetan parkeak 31,17 hektarea ditu guztira, egingo duen hedapenaren hirugarren faserako.
Hitzarmenean aipatzen diren lurrak erabilera industrialerako dira eta duten sailkapenaren arabera urbanizatu daitezkeenak. Lursail honen zati bat udalari doan emango zaio udal kirol-ekipamendu berri bat eraiki dezan, era honetara udalak aspalditik zuen helburua lortzen duelarik.
Hitzarmenaren arabera, Bizkaiko parkeak Aresti eremuaren urbanizazioaren lehen zatiarekin hasi ahal izango du behin lursail horren urbanizazioa egun indarrean dagoen udal hirigintza plangintzan sartzen denean, udalak onartu duenez.
Zamudioko udaletxean izan den sinaduran Zamudioko alkatea Igotz López, eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidentea Francisco Berjón, eta baita Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko zuendaria Txaber Ouro ere, izan dira.
Iturria: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Data: 28/03/2012