Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak enpresei emandako zerbitzuen balorazioa sendotzen da

Bizkaia

  • Azpiegitura, bezeroarenganako arreta eta azpiegitura arloek kalifikazio oso ona lortu dute.
  • Beste urte batez, bezeroenganako arreta zerbitzuak jaso du baloraziorik onena, 8,53ko notarekin.
  • Asebetetze inkesta, bezeroen asebetetze maila ezagutu eta hobetzeko neurriren bat hartzeko premiarik dagoen jakiteko Parkeak duen tresnetako bat da.

Eraikin Nagusia_webBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 2014.urtean bere bezeroei emandako zerbitzuak baloratzeko inkesta egin du bertan kokatutako enpresen artean. Urtero egiten den asebetetze inkestak, bezeroak zerbitzuekin gustura ote dauden eta hobekuntza neurriren bat abiarazteko beharrik ote dagoen erakusten dio Parkeari. Azken urteetan bezala, aurten ere, web formatuan egin da inkesta eta paperean egiten zenean baino erantzun zabalagoa izan du.

Hiru eremuri buruzko ebaluazioa egiten du inkestak: arreta zerbitzua, azpiegiturak eta zerbitzu orokorrak. 2014an hiru eremu hauetan eskainitako zerbitzuen balorazioa sendotu egin da.

Bezeroenganako arreta zerbitzua da, beste urte batez, notarik altuena jaso duena, batez beste 8,53koa hain zuzen ere. Arlo honen barruko atal guztiek jaso dute 8tik gorako kalifikazioa.

Zerbitzu orokorren arloari batez beste 7,99ko kalifikazioa eman diote bezeroek, atal honetan Teknologi Parkeko harrera eta segurtasuna izan dira balorazio handiena lortu dutenak, 8,46 eta 8,16ko balioekin.

Azpiegitura arloak 7,68ko kalifikazioa lortu du, batez beste; arlo honen barruan notarik onena jaso dutenak, 8,65 eta 8,45 notarekin, hain zuzen ere, enpresarentzat inguruak duen egokitasun maila eta Parkeko Kontserbazio egoera izan dira.

Aparkalekuak eta seinaleztapena izan dira notarik baxuena jaso dutenak, 6,29 eta 6,80 hurrenez hurren.

Partekatu

Beste berri batzuk