Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak enpresei emandako zerbitzuen balorazioak gora egin du

Bizkaia

  • Azpiegitura, bezeroarenganako arreta eta azpiegitura arloek kalifikazio oso ona lortu dute.
  • Beste urte batez, bezeroenganako arreta zerbitzuak jaso du baloraziorik onena, 8,67ko notarekin.
  • Asebetetze inkesta, bezeroen asebetetze maila ezagutu eta hobetzeko neurriren bat hartzeko premiarik dagoen jakiteko Parkeak duen tresnetako bat da.

PCTBizkaiaBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 2013.urtean bere bezeroei emandako zerbitzuak baloratzeko inkesta egin du bertan kokatutako enpresen artean. Urtero egiten den asebetetze inkestak, bezeroak zerbitzuekin gustora ote dauden eta hobekuntza neurriren bat abiarazteko beharrik ote dagoen erakusten dio Parkeari. Azken bi urteotan bezala, aurten ere, web formatuan egin da inkesta eta paperean egiten zenean baino erantzun zabalagoa izan du.

Hiru eremuri buruzko ebaluazioa egiten du inkestak: arreta zerbitzua, azpiegiturak eta zerbitzu orokorrak. 2013an hiru eremu hauetan eskainitako zerbitzuen balorazioa aurreko urteetakoa baino hobea izan da.

Bezeroenganako arreta zerbitzua da, beste urte batez, notarik altuena jaso duena, batezbeste 8,67koa hain zuzen ere. Arlo honen barruko atal guztiek jaso dute 8tik gorako kalifikazioa.

Zerbitzu orokorren arloari batezbeste 8,25eko kalifikazioa eman diote bezeroek, atal honetan Teknologi Parkeko segurtasuna eta harrera izan dira balorazio handiena lortu dutenak, 8,59 eta 8,57ko balioekin.

Azpiegitura arloak 7,81ek kalifikazioa lortu du, batezbeste; arlo honen barruan notarik onena jaso duena, 8,64ekoa hain zuzen ere, enpresarentzat inguruak duen egokitasun maila izan da.

Aparkalekuak eta seinaleztapena izan dira notarik baxuena jaso dutenak, 6,47 eta 6,71 hurrenez hurren.

Partekatu

Beste berri batzuk