Brain Cloud Computing eta DNA Data enpresek irabazi dituzte Toribio Echevarria Sariak

Gipuzkoa

3A9Q7074Coliseo antzokiak hartu du gaur arratsaldean dagoeneko hogeitalaugarren ediziora heldu diren Toribio Echevarría Sariak ‘Ekintzailetza Berritzaileari Euskadi Sariak’ sari banaketa ekitaldia.

Guztira 40 izan dira lehiaketako maila guztietara aurkeztu diren hautagaitzak: 30 “Enpresa Ideiak/Proiektuak” arloan eta 10 “Enpresa Berriak” mailan.

Sarietan 100.000 eurotik gora banatzen dira eta euren azken helburua ekimena, berrikuntza, ekintzaile ahalmena, sormena eta enpresa garapena sustatu eta errekonozitzea da, batez ere berrikuntza teknologikoari dagokionez. Antolatzaileak Eibarko Udala, BIC Gipuzkoa Berrilan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko departamentoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo departamentoa; SPRI, APD, El Diario Vasco, Kutxa, Adegi, Confebask, Gipuzkoako Ganberak, Innobasque, Guipuzkoa Berritzen, CEBEK eta SEA antolatzaileen artean daude.

Epaimahaiak honakoak izendatu ditu saridun:

“ENPRESA ASMOAK” KATEGORIA:

“ENPRESA ASMOA” SARIA     

BRAIN CLOUD COMPUTING

Garun irudien prozesamendurako zerbitzu konputazional adituak.

ARLO TEKNOLOGIKOA SARIA

ARIMA

HDIV web segurtasunerako softwarea.

“ENPRESA BERRIA” KATEGORIA

 

“ENPRESA BERRIA” SARIA

DNA Data

Gaixotasun genetikoen diagnostiko molekularrerako produktu eta zerbitzuak.

“ARLO TEKNOLOGIKOA” eta “NAZIOARTEKOTZA BABESA” SARIAK

IRISBOND

Ordenagailuen begirada bidezko kontrolerako sistema Eye Tracking bezelako komunikazioa teknologian oinarritua.

EKIMEN ENPRESARIAL EIBARTARRARI

ABC, Arizaga, Bastarrica y Cia

Partekatu

Beste berri batzuk