BTEK eraikinaren arkitektura bereziaz interesatu dira hainbat arkitekto daniar

Bizkaia

Ez da Danimarkako arkitekto talde bati Bizkaia Parkean dagoen eraikin berezi horren arkitekturak interesa pizten dion lehen aldia; izan ere, 2015ean herrialde beretik etorritako beste talde batek ere eraikina bisitatu zuen, eta balio handikoa zela iruditu zitzaion abangoardiako arkitekturaren esparruan

Visita arquitectos daneses 002Teknologiaren Interpretazio Zentroak (Btek), Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin adierazgarrienetako batean kokatuta dagoenak, Kopenhageko (Danimarka) PLH Architects arkitektura-bulegoaren bisita hartu du. Euskadira egiten ari diren lau eguneko bisitaldiaren barruan, Btekera bertaratzeaz gain, beste hainbat eraikin esanguratsu ere ikusi dituzte; besteak beste, Guggenheim Museoa, Euskadiko Artxibo Historikoa eta Bilbao Arena. Bisitaldi horren xedea Euskadin dauden arkitektura estilo desberdinak ezagutzea izan da, arkitektura modernoan eta abangoardiakoan aparteko interesa jarrita.

Bteken egindako egonaldian, bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte eraikin bereizi horren nondik norakoak. Gainera, arkitekto daniarrek hitz onak besterik ez dituzte izan eraikinari buruz, honako hauek izanik nabarmendu dituzten alderdiak: duen berezitasuna, inguruarekin bat egiteko modua, energia berriztagarrien erabilera eta abar.

Joan zen urte bukaeran, Danimarkatik etorritako RH Arkitekter arkitektura-bulegoak ere Btek bisitatu zuen; horrenbestez, badirudi Bizkaiko Parkeko eraikina abangoardia berrien eredutzat hartu dutela herrialde eskandinaviarrean.

Partekatu

Beste berri batzuk