BTEK: Gaztedi plana 2016ko Udaberria-Uda

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko BTEK Teknologiaren Interpretaziorako Zentroek,  8 eta 17 urte bitartekoentzat, bisita antolatu ditugu

btek2Bisitaldi horiek, asteburuetan eta Aste Santuan nahiz udako oporraldietan egin daitezke eta Kutxabanken Gaztedi planaren barruan daude.

Zentroa bisitatzera datozen haur eta norabeek nagusi batekin etorri behar dute eta bisitarekin batera, errobotikari buruzko tailerra egiteko aukera izango dute, Lego Mindstorm erroboten programazioa, errobotikaren oinarriak modu praktikoan aztertzeko.

Bisitak, eskaeran arabera, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez izan daitezke.

Bisiten iraupena guztira 2 ordu eta 30 minutukoa izango da eta honako data hauen artean aukera daiteke. Aste Santuan, martxoak 21, 22, 23, 29, 30 eta 31, 10:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:30era. Apirilak 16 eta maiatzak 21, larunbatak, 10:00etatik 12:30era. Azkenik, ekainean eta uztailean, astelehenetik ostiralera ere izan daitezke, 10:00etik 12:30era.

Bisiten prezioa 2€koa Gaztedi planekoentzat eta 4€koa Gaztedi plana ez dutenentzat eta nagusientzat.

Bisitetan parte hartzeko darrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea, adierazitako telefonoa edo helbide elektronikoaren bidez.

Esan dugunez, jarduerak BTEKen izango dira, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, 602 eraikina, Derion.

INFORMAZIOA ETA IZENA-EMATEA

Tel.: 944 03 95 00 btek@btek.org   www.btek.org

Partekatu

Beste berri batzuk