BTEK, Zientzia eta Teknologia Museoen eta Planetarioen zuzendari eta arduradunen batzarrean izan da, lehen aldiz

Bizkaia

BTEK, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Teknologiaren Interpretazio Zentroak, Zientzia eta Teknologia Museoen eta Planetarioen zuzendari eta arduradunen bileran hartu zuen parte. Hau izan da, BTEK ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatua izan den lehen aldia; batzarrak bere hamalaugarren edizioa bete du aurten, hasierako helburuei eutsiz: zientzia, bere kontzeptuak eta teoriak, bere ikerketak, etabar hedatzea.

Topaketa joan den urrian egin zen Madrilgo CosmoCaixan eta BTEKen zuzendari den Xabier Diaz izan zen bertan. Batzarrean zentro desberdinetako berrikuntzak, proiektuak eta egoera azaldu ziren. Parte-hartzaileek, Museologia Zientifikoko III. Sinposioan parte hartzeko aukera ere izan zuten, “Ebaluazioa, berrikuntza tresna gisa museoetan” goiburupean egin zena.

Partekatu

Beste berri batzuk