BTI Biotechnology Institute-k Pau García gehitu du Hortzen Dibisioko presidente gisa

Araba

Egoitza teknologikoa Arabako Teknologia Parkean duen BTI Biotechnology Institutek, ahoko inplantologian eta birsorkuntzako medikuntzan espezializatuta dagoen konpainiak, Pau García profesional entzutetsua izendatu du enpresaren ahoko dibisioko presidente berri

img_eanitua_paugarciaEnpresa 1999an sortu zuen Eduardo Anitua doktoreak, gaur egun presidentea eta zuzendari zientifikoa denak. Haren hitzetan, “Pau Garcíaren izendapenarekin BTIk Estatuko merkatuan betetzen duen posizioa sendotu eta, aldi berean, gure nazioartekotze-prozesuarekin aurrera jarraitu nahi dugu gero eta herrialde gehiagotan presentzia handiagoa izateko”.

Ia bi hamarkada lanean eman ostean, BTI enpresa lider bihurtu da inplantologia eta ahoko errehabilitazio sektoreetan. Gainera, birsorkuntzako terapiak aplikatzen zientzia arloko nazioarteko erreferentzia da. Bestalde, diziplina ugaritako talde profesionala du. Guztira, 300 pertsona baino gehiago dira eta haietako % 20 I+G arloan ari dira lanean.

BTIko instalazioek teknologia mediko eta ikus-entzunezko teknologia modernoenak dituzte: prestakuntzara, ikerketara eta praktika klinikora bideratutako 5.000m2; eta produktuen  fabrikaziora, kontrolera eta ikerketara bideratutako 2.500 m2.

NAZIOARTEKO HEDAPENA

Egoitza nagusia Araban du eta BTIk ordezkaritzak Europako hainbat herrialdetan ireki ditu: Frantzian, Italian, Alemanian, Britainia Handian eta Portugalen. Estatu Batuetan eta Mexikon ere egoitzak ditu enpresak.

Produktuen banaketari dagokionez, aipatutako herrialde horiez gain, honako hauetan ere topa ditzakegu haien produktuak: Grezia, Japonia, Errusia, Kroazia, Ukraina, Luxenburgo, Txekiar Errepublika, Hungaria, Iran, Zipre eta Malta.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk