CaixaBank Elkargiren bazkide babesle berria
Finantza erakundeak Elkargirekin dituen erlazioak areagotu eta bultzatzeko erabakia hartu du, enpresa-ehunari finantzazio alternatibarik onenak eskaintzeko
Akordio honek, egungo testuinguru ekonomikoaren aurrean enpresei laguntzeko helburua du eta baita, beraien bidelagun izateko asmoa ere, neurrira egindako soluzio finantzarioak eskainiz, lehiakorragoak izan daitezen
CaixaBank Elkargiren bazkide babesle berria bilakatu da, enpresen beharrei erantzungo dieten eta arinak zein neurrira egindakoak diren soluzio finantzarioak eskaintzeko. Bi erakundeok azken urteotan euren harremana indartu dute eta enpresei laguntzen ari dira hobekuntza eta hazkunde prozesuetan inbertitu dezaten. Horri esker, aipatu enpresak egungo testuinguruan lehiakorragoak izatea bilatuko da. Bazkide babesle gisa, CaixaBank, jarduera bolumenagatik Estatuko lehen garantia erakundearen jarduera berrindartuko du.
Aliantza berri hau, CaixaBank erakundeko Ipar Lurralde Zuzendaria den Juan Pedro Badiolak eta Elkargiren zuzendari nagusia den Zenón Vázquezek sinatu dute, Bilboko CaixaBank-eko egoitzan burututako ekitaldian.
Akordioak enpresei laguntzeko helburua du, etorkizunari garantia gehiagorekin aurre egin diezaieten. Horretarako, bi erakundeok behar adina finantzazioa eskainiko diete, euren garapenerako tresna eraginkorrena delakoan. Erabaki hau CaixaBank erakundearen apustua da ekonomia errealari laguntzeko, enpresa ertainaren, ETE direnen zein autonomoen neurrirako finantzazio lerroekin.
CaixaBank erankundeko Ipar Lurralde Zuzendariaren hitzetan Elkargirekin erdietsitako akordio honek “CaixaBank-ek, finantza erakunde gisa, Euskadiko enpresa-ehunari ematen dion babesa sendotzen du, gure lurraldearen garapen ekonomikoa sustatzeko dugun helburuarekin bat”. “Gure jarduera aurrera eramaten ari garen lurraldearekin konprometituak gaude, gure konpromiso sozialari eutsiaz”, azpimarrau du Badiolak.
Elkargiko zuzendari nagusiak, bere aldetik, ondokoa adierazi du: “Elkargira sartzeagatik CaixaBank erakundearen apustua eskertu nahiko nuke, honek ere Elkargiri aitorpena eta errekonozimendua ematen diolako finantza erreferente gisa. Enpresek eta autonomoek behar duten finantzazioaren bideratzaile garbiak gara”. Era berean, ondokoa ere aipatu du: “presentzia handia dugun lurraldeetan gure jarduera bultzatzearekin batera, hazkunde prozesuan gauden Madrileko merkatuan bultzada emateko aukera garbia ere izango da”.
Zenón Vázquezen hitzetan, aliantza honek “gure finantza jardueran handitzen jarraitzera bultzatzen gaitu, eta baita, gure produktu nahiz zerbitzuen eskaintza handitzen jarraitzera ere, enpresei beraien finantza funtzioa hobetzen laguntzeko bidea jarraitu asmoz”. “Elkargi ez da bakarrik krisi garaietarako tresna finantzarioa, guztiz bestela, edozein unetan kreditua bideratzen zein aholkularitza ekonomiko-finantzariorako balio handikoa dela, akordio honek ere agerian uzten du”, Zenón Vázquezen hitzetan.