CEIA eta Oinarriren arteko akordioa ETEak finantzatzeko

Araba

  • Arabako Teknologia Parkean sinatutako hitzarmenari jarraiki, elkarrenganako bermeen elkarteak Arabako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroko enpresak lehentasunezko baldintzatan finantzatuko ditu.
  • Gainera, Oinarrik banakakoa eta doakoa izango den aholkularitza eskainiko du hedakuntza eta garapen proiektuen finantzaketaren inguruan.

Arabako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroak, CEIA, eta Oinarri elkarrenganako bermeen elkarteak, lehentasunezko finantzazio- hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmenak, Oinarri SGRk CEIAk babesten dituen ETE edo autonomoei finantziaziorako lehentasunezko baldintzak eskainiko dizkiela ezartzen du, bai kostuan baita epeetan ere, hauen bidez inbertsio-proiektu berriak ekin ahalko dituztelarik, baita euren diruzaintzak hobetzeko likidezia-lerroak eskuratu ere. Urtero berritu ahal izango den finantziazio hitzarmen honek, proiektu bakoitzaren beharren arabera finantziazio-baldintzak egokitzea ahalbidetuko du.

Oinarrik abiarazi duen lerroak CEIAko kideek martxan jartzen dituzten berrikuntzak eta egokitzapen-lanak, altzarien, makinen edo instalazioen erosketak eta ondasun higiezinen jabetzeen finantzaketarako bidea emango du. Guzti honetaz gain, enpresa hauek dituzten egoeraren araberako diruzaintzako beharrak, stockak edo abal teknikoak finantzatzea ere ahalbidetuko du. Mikroenpresa eta autonomoentzako kreditu-kontuak aurreikusten dira. Era berean, hitzarmenari heltzen dioten enpresetan pasiboaren berrantolaketa-lanei bidea emango die, honela euren balantzeak hobetuz.

Hitzarmen honen harira, Oinarrik doako aholkularitza-zerbitzua eskainiko die eskatzen duten CEIAko kideei, euren hedakuntza eta garapen proiektu berrien finantziazio-era ezagutzeko.

CEIA eta Oinarriren arteko hitzarmena Arabako Teknologia Parkean izan da aurkeztua Ekintzaileen Finantziazioaren gaineko jardunaldi batean zehar.

Partekatu

Beste berri batzuk