Cesar Garbalena, AFM Cluster-eko lehendakari izendatu dute

Gipuzkoa

• Makina-erreminta, Gehigarri, Osagai eta Erreminta Ekoizleen Espainiako Elkartearen Batzar Orokorra izan da, Donostiako Teknologia Parkeko auditorioan.
• Cesar Garbalena, LOIRE-GESTAMPeko zuzendari nagusia, elkarteko lehendakari izendatu dute, Antxon López Usoz ordezteko.

Cesar-GarbalenaCesar Garbalena, AFM Advanced Manufacturing Technologies Makina-erreminta, Gehigarri, Osagai eta Erreminta Ekoizleen Elkarteko lehendakari izendatu dute gaur goizean, bi urterako, elkartearen urteroko biltzarrean. Garbalena, 56 urteko iruindarra, LOIRE GESTAMP, enpresako zuzendari nagusia da. LOIRE GESTAMP, espainia mailan, prentsa hidraulikoen ekoizle nagusienetakoa da. 1962tik hernanin kokatuta dago enpresa, eta 8.000 metro karratu baino gehiago dituen instalazioetan diseinatu eta ekoizten dituzte mundu osoko enpresetan instalatzen dituzten prentsak. LOIRE GESTAMP, deformazio azpi-sektoreko enpresa ezaguna da, eta AFMko bazkidea da orain dela 50 urte baina gehiagotik.

Sektoreko elkarteko lehendakari berriak, halaber, esperientzia luzea du AFMn, 2012tik bertako kontseilaria eta 2014tik kontseiluko idazkaria izan baita. Gainera, CECIMOko kontseiluko kidea da; AFM, 1962tik dago makina-erreminta ekoizleen Europako elkarte horretan.

AFMren Batzar Nagusian, 2017. urteko emaitzak eta 2018ko ekitaldirako planak aurkeztu ostean, Emilió Duró hizlariak gonbidatu gisa parte hartu du, “Amore emateak ez du balio” izenburua duen mintzaldi batekin. Ekitaldian, elkarteak bere pisu astunetako bati, Miguel Lazpiurri gorazarre egin dio, fabrikazio aurreratuaren sektorean egin duen ibilbide luzeagatik, AFMren urrezko intsignia emanez.

Amaiera-ekitaldian Eneko Goia (Donostiako alkatea), Arantza Tapia (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburua) eta Markel Olano (Gipuzkoako Ahaldun Nagusia) egon dira. Haiekin batera, Ainhoa Aizpuru (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua), Javier Zarraonandia eta Jorge Arevalo (Industria sailburuordea eta Lanbide Heziketako sailburuordea, hurrenez hurren) eta Alex Arriola (SPRIko zuzendari nagusia).

Enpresa-mundutik, Confebaskeko lehendakaria (Roberto Larrañaga) eta zuzendari nagusia (Eduardo Aréchaga), Elkargiko lehendakaria (Josu Sánchez) eta Mondragon Korporazioko lehendakaria (Íñigo Ucín) etorri dira, AFMko elkartekide diren enpresa ugaritako ordezkariez gain.

Partekatu

Beste berri batzuk