Elkarrizketa: Mikel Díaz de Otazuri, MYBRANAko zuzendari nagusiari

Araba

Mybrana publizitate mugikorreko plataforma bat da, eta, hari esker, markek euren produktuak eta zerbitzuak eskain ditzakete, errealitate handituko kanpaina masiboak sustatuta eta aplikazioen garatzaileei dirua irabazteko modua eginda, tankera horretako iragarkiak aplikazio mugikorretan erakutsita. Haren egoitzetako bat BIC Araban dago, Arabako Teknologia Parkean. Zuzendariarekin hitz egin dugu.

1.- Mybrana errealitate handituaren plataforma gisa aurkezten duzue, baina zertan datza zehazki proiektu hori?

Entrevista2Edozer aplikaziotan erraz asko instalatu daitekeen teknologia garatu dugu, eta errealitate handituko funtzionalitate aurreratuak gaitzen ditu, APP horietan errealitate handituko iragarki immertsiboak erakusteko baliatu ahal izateko. Errealitate handituko kanpainak abiarazten laguntzen diogu segmentazio oso handia duten milioika bezerori, eta hori ez zen posible orain arte. Esate baterako, kamera iragarki bat erakusten den bitartean, aztertu dezakegu erabiltzaile batek betaurrekoak edo bizarra dituen, eta, hala, betaurreko-modelo berriak probatzeko iragarkiak erakutsiko dizkiogu, edota bizarra zaintzeko produktuak. Edota, konparazio batera, egongelan baldin bazaude, altzarien estiloa eta dekorazioa aztertuko ditugu, eta, hala estilo horretara ondoen egokitzen diren altzariekin dekoratuko dugu egongela. Hori guztia denbora errealean eta eskuarki erabiltzen dituzun APPetatik irten gabe egin dezakegu; esaterako, komunikabideen aplikazioetan. Horrenbestez, win-win erako egoera bat da, bai erabiltzailearentzat, esperientzia atseginak izango baititu produktu esanguratsuekin elkarreraginean jardunda, bai markentzat, euren inbertsioa erosle potentzialetara bideratuko baitute.

Gure www.mybrana.com atarian ikus daitezke tankera horretako iragarkien adibide batzuk.

2.- Ikuspegia garbi daukazue: munduan erreferente izango den publizitate immertsiboko plataforma bilakatzea…

Hori da! Gure helburua errealitate handituko publizitate mota honen estandar izatea da, iragarki-formatu honen erosketa programatikoa erosteko aukera emanda, gaur egun bideoarekin egiten den moduan. Gure teknologia Espainiako iragarki-sare nagusietan txertatu dugu, eta, datozen hilabeteetan hasiko gara ikusten lehendabiziko kamera-iragarkiak gaur egun baliatzen dugun edozer aplikaziotan.

3.- Azkeneko urteetan, Mybrana errealitate handituko enpresa nagusietako baten moduan aitortu dute. Zerk eragiten du Mybranaren tankerako enpresa baten arrakasta edo porrota? Kontrolatu

Pazientzia da Mybranaren tankerako enpresa baterako gakoa; urteak dago itxaron beharra produktu bat merkaturatzeko erabil litekeen teknologia bat garatu arte. Bestalde, «arrakastak» bakarrik iristen dira; denboraren poderioz, pertseberantziaz eta lana gogotik eginda jasotzen da errekonozimendu hori.

4.- Hainbat hiritan dituzue bulegoak, baina egoitza Arabako Teknologia Parkean. Zer ekarpen egiten dituzue enpresa teknologiko gisa?

Mybranak teknologia garatzeko osagai garrantzitsu bat dauka adimen artifizialaren esparruan (computer vision, machine deep learning…) eta konputazio grafikoan; izan ere, garapenaren % 100 ekipo propioarekin egiten da. Hala, teknologia-parke baten moduko ekosistema batean egoteak, jakinda enpresa askok I+Gko osagai intentsiboa dutela, enpresa horien dinamika arruntak eta faseak hobeto ulertzen laguntzen du etapa horietatik igaro diren enpresak gertuan izateari esker.

Partekatu

Beste berri batzuk