Patia Diabetes, 2018ko Internet Saria

Gipuzkoa

  • Maiatzaren 17an, Internet Eguna ospatzen da mundu osoan; Espainian egun horren harira antolatutako ekitaldien barruan, 2018ko Internet Sariak banatu dira.
  • Madrileko Telefonica Fundazioan egin zen gala, eta Patia Diabetes gipuzkoar enpresa saritu zuten Ikerkuntza/Osasuna kategorian.
  • 2018ko Sarietarako, 299 izangai aurkeztu dira guztira kategoria ezberdinetan, eta 38.200 boto baino gehiago jaso da online bidez.

pattiaPatia, genomika digitalaren inguruan lan egiten duen euskal enpresa da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza duena, eta #interneteguna2018-ko saria irabazi du Ekintzailetza/Osasuna kategorian.

Enpresa bioteknologikoa da Patia, genomikan eta medikuntzaren pertsonalizazioan oinarritutako probak garatu, banatu eta merkaturatzen ditu; tartean, 2 motako diabetesaren eta obesitatearen alorrean lan egiten du, DIABETESprevent programaren bitartez.

Interneten Munduko Eguna Bultzatzeko 2018ko Batzordea arduratu zen lau kategoriatan aurkeztutako 299 izangaien arteko hautaketa egiteaz; honako kategoria hauek zeuden: Online estrategia, Marka Pertsonala, Online Publizitatea, Ekintzailetza eta Ikerkuntza.

Prestigiodun profesionalez osatutako Epaimahaiak, lau irizpideren arabera saritu du Patia enpresak sareetan duen presentzia: Diseinua, Edukia, Erabilgarritasuna eta Irisgarritasuna.

Telefonica Fundazioaren Espazioan ospatutako Galan banatu ziren sariak.

#interneteguna gizartetik, gizartegatik eta gizarterako sortutako sareko proiektua da. Maiatzaren 17a da Interneten Eguna, eta helburua da teknologia berriek herrien eta herritarren bizitza-maila hobetzeko ematen dituzten aukerak ezagutaraztea. Nazio Batuen II. Batzar Nagusiak 2005eko azaroan onartu zuen maiatzaren 17a izendatzea Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Mundu Eguna, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutarazteko helburuz.

Partekatu

Beste berri batzuk