CIC energiGUNEk, egoera solidoko baterietan nazioarteko erreferente bihurtuta eta hidrogenoaren aldeko apustua bizkortuz ospatuko du hamargarren urteurrena

Albisteak, Araba

2011n abian jarri zenetik, CIC energiGUNEk 200 proiektu baino gehiagotan parte hartu du I+G proiektutan hartu du parte, eta ehun transferentzia-proiektu baino gehiago gauzatu ditu industriarekin lankidetzan

Ikerketari dagokionez, energia biltegiratzeko Europako hegoaldeko erreferentzia-zentro gisa finkatu da, eta egoera solidoko baterien arloan munduko garrantzitsuenetakoa da

Eragin handiko 2 spin-off sortu ditu: baterien arloan produktuak eta zerbitzuak ematen dituen BCARE eta egoera solidoko gelaxkak fabrikatzeko BasqueVolt Gigafaktoria proiektua

Berehalako etorkizunean, hHidrogeno berderako berariazko ikerketa-eremua jarriko du abian

CIC energiGUNEk, baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea den euskal ikerketa-zentroak 10 urte bete ditu, egoera solidoko baterien arloan nazioarteko erreferente nagusietako gisa, eta Energia Biltegiratzean Europako hegoaldeko erreferentzia nagusia bihurtuta.

“Ez da batere erraza ia powerpoint bateko ideia izatetik hain denbora laburrean mundu mailan aintzatetsitako erreferentziazko zentro izatera igarotzea”, adierazi du Nuria Gisbert zuzendari nagusiak. “Horrek erakusten du CIC energiGUNEn baditugula erronka globalei ikuspegi integraletik aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak, gaitasuna, prestasuna eta talentua”.

Jardueraren hamar urte hauetan bildutako datuek erakusten dutenez, zentroaren jarduera era esponentzialean hazi da, eta, ondorioz, 75 milioi euroko inbertsio metatua lortu du 2021ean. Gainera, aldi horretan, zentroak 200 proiektu baino gehiagotan parte hartu du, horietatik 32 Europa mailakoak, eta 100 transferentzia-proiektu baino gehiago sortu dira industriarekin lankidetzan. Lantaldeari dagokionez, gaur egun 18 nazionalitatetako 150 pertsonak egiten dute lan Arabako Parke Teknologikoan dauden instalazioetan.

“Hamar urte hauek sendotasun nahikoa eman digute berehalako erronkei arrakastaren berme handienarekin aurre egin ahal izateko”, ziurtatu du Nuria Gisbertek. Horien artean, nabarmentzekoa da baterien arloko produktuen eta zerbitzuen eskaintzan posizionamendu nabarmena duen BCARE lehen spin-offa 2018an abiarazi izana, eta Euskadin egoera solidoko gelaxken gigafaktoria bat martxan jartzeko bigarren spin-offa, BasqueVolt, sortu izana. Testuinguru horretan dago, halaber, hidrogeno berdera bideratutako eremua bultzatzeko erabaki estrategikoa. Horrek, maila guztietan, CIC energiGUNE teknologia horren garapenaren abangoardiako taldean jarriko du.

2021ean, CIC energiGUNEren ikerketa-jarduerak 120 argitalpen berri inguru ekarri zituen –beraz, 700 baino gehiago izan dira zentroa abian jarri zenetik–, eta 4 patente gordailatu ziren. Era berean, iaz hainbat proiektu eraginkor abiarazi ziren, hala nola HI4S (Heat It yourself For Sustainability), 2021ean onartutako eta CIC energiGUNEk gidatutako proiektu europarra. Ekimen horren bitartez, beroa eta elektrizitatea batera ekoizteko planta berritzailea eraikiko da, siderurgiak arku elektrikoko labe batek botatzen duen kean dagoen hondar-beroa berrerabili ahal izan dezan. Ekimen hori Europar Batasunak finantzatu du 1,5 milioi eurorekin, LIFE programaren bitartez, eta Sestaoko (Bizkaia) ArcelorMittal lantegian prototipo bat instalatzea aurreikusten du.

2020an onartu baziren ere, Europako beste bi proiektu iaz jarri ziren abian. CIC energiGUNE buru den Electro-Intrusión, ibilgailuek edo aparatuek sortutako giroko beroa eta bibrazioak berreskuratzeko, elektrizitate erabilgarri bihurtzeko. Bestalde, e-Protek proteinen gaitasun eroaleak garatzea bilatzen du, teknologia elektroniko tradizionalen alternatiba jasangarri gisa. Ekimen horretan, CIC energiGUNEk CIC biomaGUNErekin batera egiten du lan.

Estatu mailan, zentroak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren onespena jaso zuen bi ekimenetarako. Metal-aire bateria kargagarri eta jasangarrien belaunaldi berriari atea irekiko dioten katodo eraginkorragoak lortzeko naturan inspiratzen den BioAirBat; eta errendimendu handiko ion-sodio bateriak garatzeko CIC energiGUNEtik koordinatzen den TOPSIDES.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzatik argi berdea eman zitzaien bi proiekturi: zentroak gidatutako CICe2021, Elkartek, etorkizuneko mugikortasunerako bateriak sortzeko lehiakortasun-abantailak ekarriko dituzten material, osagai eta eredu aurreratuen ikerketan eta garapenean zentratua; eta H2Basque, Teknikerrekin eta EHU/UPVrekin elkarlanean Tecnalia buru duena, uretik eta berotik abiatuz hidrogenoaren ekoizpena bultzatzeko.

Industriarako Transferentzia-proiektuei dagokienez, 2021ean CIC energiGUNEk SPRIren Hazitek programan sartutako bi proposamenetan hartu zuen parte: energia berriztagarritik abiatuta, eta Airlan buru dela eraikinetarako klimatizazio-sistema berritzailea garatzea bilatzen duen GeroaPCM; eta Giroa-Veolia buru duen eta material berrien garapena bultzatzen duen sTES, lurrun beroaren biltegiratze-ahalmena hirukoizteko proiektua.

Gaitasun profesionala

Lantaldeari dagokionez, aipatzekoa da 2021ean CIC energiGUNEk bere lau ikerlari munduan eragin handiena duten ikerlarien artean jarri zituela berriz ere, Standfordeko 2020ko rankingaren arabera. Horietako bat, Michel Armand irakaslea, Estatuko ikertzailerik garrantzitsuena eta mundu mailako zazpigarrena da energiaren arloan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikerlari garrantzitsuena. Era berean, nabarmentzekoa da Elena Palomo CIC energiGUNEko Biltegiratze Termikoaren Arloko zuzendari zientifikoa Euskal Autonomia Erkidegoko eraginkorrena, eta Estatuko seigarrena dela Ingeniaritza Mekanikoaren eta Garraioaren esparruan.

Ospe handiko zientzialarien presentzia ere funtsezkoa izan da Europako ikerketa-zentroen rankingean posizioak igotzeko. Arlo horretan, bereziki adierazgarria da egiaztatzea 2014an CIC energiGUNE 49. postuan zegoela egoera solidoko litiozko baterien ikerketa-lerroan, eta gaur egun Europako 3. lekuan dagoela, 1. postuan elektrolito polimerikoa duten bateriei buruzko argitalpenetan eta 2. tokian elektrolito zeramikoari dagokionean.

Arlo profesionalean, 2021ean zentroko ikerlariek 11 beka lortu zituzten –estatu mailako 4 eta autonomia erkidego mailako 7–, baita eskualde-mugikortasuneko beste 2 beka ere, % 70etik gorako arrakasta-ratioa lortuz.

Jarduera ekonomikoa

Transferentziari dagokionez, CIC energiGUNEk aurrerapen esanguratsua egin du; izan ere, kontratazio pribatutik etorritako diru-sarrerak 2015ean % 4 izatetik 2021ean % 20 inguru izatera igaro dira, eta zifra hori are garrantzitsuagoa da pandemiaren eragina kontuan hartzen bada. Era berean, azpimarratu behar da euskal industriarekin egiten duen lan intentsiboa erreferentziako nazioarteko enpresekin egindako kontratu handiekin uztartzen duela zentroak.

Bikaintasunaren ikuspegitik, nabarmentzekoa da metatutako argitalpen zientifikoen kopurua, 2021ean 700 baino gehiago izan baitziren. Argitalpen horietako batzuk Top 1ean jarri dira Na-ion edo Elektrolito polimerikoen moduko ikerketa-lerroetan, jasotzen duten aipamen-kopuruaren arabera nazioartean zientzialarien kalitate profesionala neurtzeko erabiltzen da H indizea lortuz.

Kudeaketari dagokionez, etengabeko hobekuntzarako filosofiarekin duen konpromisoaren testuinguruan, UNE 166.002 eta HRS4R akreditazioak lortu izana nabarmendu behar da. Horrela, erakundearen barne-prozesuak indartu dira, eraginkortasunean eta kalitatean irabaziz, eta talentuaren trakzioan eta kudeaketan etengabeko hobekuntza lortzeko bide pribilegiatua irekiz.

CIC energiGUNEri buruz

CIC energiGUNE energian (bateriak, energia termikoko soluzioak eta hidrogenoa) espezializatutako ikerketa-zentroa da. CIC energiGUNE erreferentzia da Europan energia biltegiratzearen arloan, eta espezializazio-arlo horretan Europako 3 zentro onenen artean dago. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arlo horretako ekimen estrategikoa da, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza ere badu, eta energiaren eta biltegiratzearen sektoreko Euskadiko enpresa nagusiak ditu bere patronatuan: Iberdrola, Cegasa Portable Energy, Sener, Siemens-Gamesa, Ormazabal, idom, Solarpack, mondragon KORPORAZIOA eta nortegas. CIC energiGUNEk lau ikertzaile ditu munduko eragin handienekoen artean, 2021eko Stanford rankingaren arabera, 700 argitalpen zientifikotik gora ditu eta urtean 40 industria proiektu baino gehiagotan hartzen du parte.

Partekatu

Beste berri batzuk