CIC energiGUNEk I+G+b kudeaketako UNE 166002 ziurtagiria lortu du

Albisteak, Araba

Ziurtagiri honi esker, CIC energiGUNEk ikerketaren eta transferentziaren kudeaketa-sistemaren bikaintasuna indartu ditu

Ziurtagiria banatzeko ekitaldian Iosu Madariaga izan da, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategiako zuzendaria

CIC energiGUNEk, energia termikoaren eta elektrokimikoaren biltegiratzeari buruzko ikerketan erreferentzia-zentroa den UNE 166002:2014 araua betetzearen ziurtagiria jaso du; honek ikerketaren eta transferentziaren bikaintasunezko kudeaketa eredua balioesten du.

2018ko abendua eta 2019 martxoa artean, bi fase izan dituen auditoretza prozesu sakona egin eta gero, CIC energiGUNEko zuzendari nagusiak, Nuria Gisbertek, gaur goizean UNE166002:2014 betetzearen ziurtagiria jaso du. Ziurtagiri hori Jon Ander Madariagak, kanpoko entitate egiaztatua den SGSko I+G+b-ren Ziurtapen Saila arduradunak, eman dio. Iosu Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategiako zuzendaria, buru izan da ekitaldian, eta zentroaren langile guztiak zoriontzeko aukera ez du galdu.

“Arau hau ezartzea garrantzitsua da gure I+G+b kudeaketa hobetzen laguntzen gaituelako. Gure lankidetzako ikerketarako zentroaren apustua beti izan da elementu bereizgarritzat kudeaketa profesionala izatea”, esan du Sara Ortizek, Arabako CICeko Kudeaketa Sistemaren arduraduna eta finantza zuzendaria.

CIC energiGUNEk Sonder Consulting enpresako Juan Carlos Morlaren laguntza izan du ziurtagiria prestatzeko. Gainera, SGS izan da ziurtapen-prozesurako egiaztatutako kanpoko entitatea.

 

Partekatu

Beste berri batzuk