“Ciencia en Acción” programaren jardunaldia BTEKen

Bizkaia

“Bizkaiko Zientzia eta Teknologiaren Parkeko, BTEK – Teknologiaren Interpretazio Zentroa, izan da “Ciencia en Acción” programaren jardunaldietako bat burutzeko topalekua

IMG_8779Iragan otsailaren 8an “Zientzia ekinean” programaren topaketa egin zen Teknologiaren Interpretazio Zentroan (BTEK), honako hauek antolatuta: Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena, Lilly Fundazioa, Cellex Fundazio Pribatua, Matematika Zientzien Institutua, Espainiako Fisika Elkartea, Espainiako Kimika Elkartea, Espainiako Astronomia Elkartea, Espainiako Biokimika eta Biologia Molekularreko Elkartea eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala. Komunitate zientifikoaren edozein diziplinatan diharduten ikasle, irakasle, ikertzaile eta jendarteratzaileentzat da “Zientzia ekinean”.

Aurten hamalaugarrenez egingo da “Zientzia ekinean”, urriaren 6tik 8ra Ermuko Izarra Centre eraikinean; sari-banaketa, ostera, Eibarko Coliseo antzokian izango da. Bestalde, zentroei euren ekintzak aurkezten laguntzeko asmoz jardunaldi bi antolatu dira Berritzegune Nagusiaren bidez, horietako bat BTEKen. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Teknologiaren Interpretazio Zentroan egindako esperimentuen argazki batzuk eransten dizkizuegu. Besteak beste, “Zientzia ekinean” ekimeneko zuzendari Rosa María Rossek eta Berritzegune Nagusiko zientzia-taldeak parte hartu dute topaketan.

Programari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: http://www.cienciaenaccion.org/

Prozesuan hautatutako pertsonek aukera izango dute nazioarteko finalean lehiatzeko.

2017ko maiatzaren 15ean amaituko da izena emateko epea.

Partekatu

Beste berri batzuk