Club Parke sortu zenetik, Euskadiko hiru parkeetan finkatuta dauden enpresetako langileek besteak beste kirolarekin, osasunarekin edo gastronomiarekin zerikusia duen jarduera-programa dute. Horrek lanaldia gainditu eta dinamismo handiagoa sortzen du lan-ingurunean, eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu. Duela aste batzuk, erabilera anitzeko aretoa jarri zen martxan; bertan, jarduera zuzenduak egiten dira, eta Wellness Derion dago (Seminario eraikina). Hainbat jarduera emango dira: gap, yoga, pilates, bizkar osasuntsua, emakumeentzako defentsa pertsonala, mindfulnessa edo global wellnessa. Jarduera horiek goi-mailako profesionalek emango dituzte, zenbait ordutegitan, interesdunen beharretara egokitzeko.
Argibide gehiagorako eta izena emateko sartu www.clubparke.net webgunean edo bidali mezua contacto@clubparke.net helbidera.