Columbus Venture Partners-ek DNA sintetikoa produzitzeko enpresa berria sortu du Bizkaian: Syngoi Technologies

Albisteak, Bizkaia

Columbus Venture Partners-ek, gaur, Syngoi Technologies enpresa sortu duela iragarri du. Enpresa bioteknologikoa da, eta, prozesu entzimatiko berri baten bidez, DNA sintetikoa produzitzera bideratzen da; prozesu entzimatiko hori enpresaren jabetzakoa da, eta aukera ematen du DNA abiapuntuko funtsezko materiala duten terapia aurreratuen beharrei heltzeko. Terapia genikoaren eta mRNA-n oinarritzen diren txertoen kasua da – gorabidean doazen estrategia terapeutikoak, non manufaktura botila-lepo garrantzitsua baita

Syngoik bere teknologia du bere DNA sintetiko optimizatuaren (oDNATM) manufakturarako, zeinak abantaila ugari baitakartza DNA plasmidiko tradizionalaren aldean. Batetik, ez du behar  kultibo zelularrerako azpiegiturarik, eta murriztu egiten dira produkzio-denborak. Bestalde, ez du bakterio-generik, ez eta antibiotikoei erresistenterik ere (alderdi garrantzitsuak dira agentzia erregulatzaileentzat). Gainera, abantailak ditu beste DNA sintetiko batzuen aldean; izan ere, aukera ematen du intereseko genearen erantzun terapeutikoa optimizatzeko, bezeroaren aplikazioaren eskakizunen arabera, inolako muga teknologikorik gabe.

Syngoi 2021ean sortu da, eta instalazio berrien obrak –Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean daude– 2021eko azken hiruhilekoan hasiko dira, 2022ko bigarren hiruhilekoan martxan egon dadin. 2023ko lehen hiruhilekorako instalazioa GMP kalitatean (Fabrikazio Zuzeneko Arauak) produzitzeko prest egotea aurreikusten da, eta gorantz ari den terapia aurreratuen merkatuan –terapia genikoa eta mRNA txertoak– lider diren enpresen hornitzaile izatea.

Azpiegitura horrek 10 M€-tik gorako inbertsio pribatua ekarriko du hasieran, eta goi-mailako zuzeneko dozenaka lanpostu sortuko dira. Hala, Columbus-ek Euskadiren eta bere posizionamenduaren alde munduan terapia aurreratuen produkzioan erreferentziazko arloetako bat izateko egiten duen apustua sendotzen da.

Javier García Columbus-eko general partner-ak zera esan du: “Atsegin handiz eman nahi dizuegu Syngoi-ren eratzearen berri. Columbusek Bizkaian egingo duen lehen inbertsioa da, eta DNA sintetikoaren produkzioaren merkatuan funtsezko eginkizuna izango duela uste dugu”.

Partekatu

Beste berri batzuk