Coolhuntigari buruzko jardunaldia egin da Donostiako Teknologi Parkean

 

Daniel Cordoba-Medina, The Hunterren bazkide sortzaileak gidatu du ekitaldia.

 

Coolhunting. Joerak enpresen berrikuntzaren testuinguruan aplikatzea izenburupean, Bic Berrilanek antolatutako jardunaldia hartu du Donostiako Teknologi Parkeak. Coolhunting, marketinaren eta publizitatearen, I+Garen, merkataritza-ikerketaren eta estrategiaren artean koka daitekeen diziplina da. Coolhunting, coolhunter edo joeren ehizaria izenetik sortu da; horien lana kotnsumismoaren kulturaren aldaketak antzematea da, enpresei gizarte joerak aprobetxatu ditzaten modu egokian prestatzen laguntzeko. Beti ere produktuaren, markaren, komunikazioaren eta banaketaren inguruko berrikuntza eraginez.

Daniel Cordoba-Medina, The Hunterren bazkide sortzaile eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatuak gidatu du jardunaldi interesgarri hau, edukiak hiru ataletan banatuz:

  • Merkatuaren egungo testuingurua desadostasunezko ingurune batean.
  • Merkatuko makrojoera handiak eta cool fenomenoa.
  • Merkatuaren joerak aztertzeko tresnak eta lanabesak.