COPIT 2010 PROIEKTUA

Araba

COPIT proiektua 2010ean jarri zen abian, hitzarmena sinatu baitzuten Industri, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteak (APTE), Enpresa-poligonoen Espainiar Koordinadorak (CEPE), Industria-antolakuntza Eskolak (EOI) eta Berrikuntzarako Enpresa Nazionalak (ENISA).

Proiektuaren xedea da lehiakortasuna hobetzea eta industria- eta teknologia-parkeetako enpresen negozioaren garapena sustatzea, elkarren arteko lankidetza jardueren bidez.

COPIT proiektuaren markoan bi enpresa-topaketa antolatu dira.

Lehenengo topaketa urriaren 28an izan da Torrelarragoti enpresa-elkartearen egoitzan eta bertan izan dira hiru euskal teknologia-parkeak, Torrelarragoti enpresa-elkartea eta industria-poligono horretako enpresak, Tecnalia korporazioa eta IK4 aliantza.

Bigarren enpresa-topaketa azaroaren 23an izan da Lizarran eta bertan izan dira hiru euskal teknologia-parkeak, Lizarrako Merindadeko Enpresa-elkartea (Laseme) eta inguruko enpresak, Tecnalia korporazioa eta IK4 aliantza

Partekatu

Beste berri batzuk