Costa Ricako gobernuak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea bisitatu du

Bizkaia

Costa Ricako Ekonomia, Industria eta Merkataritzako ministroa izan da ordezkaritzaren buru, zeinarekin batera hiru diputatu eta beste goi-zuzendari batzuk etorri diren

Euskadin eman dituzten hiru egunetan zuzenean ezagutu ahal izan dituzte zientzia, teknologia eta berrikuntzaren alorreko euskal sistemako eragilerik garrantzitsuenak

Visita Ministro Economía Costa Rica 003Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak berriz ere hartu du goi mailako bisita instituzionala; oraingoan, Costa Ricako ordezkaritza. Welmer Ramos, Costa Ricako Ekonomia, Industria eta Merkataritzako ministroaz gain, zazpi diputatuk eta goi-zuzendarik interesa azaldu dute nazioarteko erreferentea den Parkearekiko.

Euskadiko ekimen eta politika publiko zein pribatuak eta proiektu nabarmenak ezagutzea izan da bisitaren xedea, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea erreferentzia baita esparru horretan. Hiru egunez aukera izan dute, besteak beste, SPRI, Innobasque, Garaia Berrikuntza Gunea edo Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea bera zelan funtzionatzen duten ikusteko.

Parkeko Berrikuntzako zuzendari Cristina Andrés lagun, bisitariek zuzenean ezagutu dituzte Parkeak azken hamarkadatan izandako bilakaera eta etorkizuneko proiektuak. Bestalde, kapital soziala eta harreman-kapitalaren garapena sustatzeko abiarazitako ekimenen berri izan dute, Parkearen garapenerako gakoa direlako.

Jada 31 dira aurten jasotako bisitak, nazioarteko ordezkaritzenak gehienak. Hortaz, beste urte batez, nazioarteko erreferentzia eta eredu gisa finkatu da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.

Partekatu

Beste berri batzuk