DECIDEk, DevOPs filosofia zabalduz, hobetu egiten du hodei anizkoitzeko aplikazio konplexuen produktibitatea, eta murriztu merkaturatzeko behar den denbora

Bizkaia

DECIDEren helburu nagusia da softwarea garatzeko euskarri bat garatzea, hurrengo belaunaldikoa, eta, horretarako, zenbait teknika, tresna eta mekanismo gaituko ditu hodei anizkoitzeko aplikazioak diseinatzeko, garatzeko, erabiltzeko eta dinamikoki biltzeko nahiz hedatzeko, hodeiko zerbitzu fidagarri, elkarreragingarri eta legezkoen ekosistema batean

OneMinuteDECIDE Europako H2020ko ikerketa-proiektu bat da, eta Europako Batzordeak finantzatu du hiru urtez. Gure bazkideen egoitzak 6 herrialdetan daude, eta Europako iparraldea eta hegoaldea ordezkatzen dituzte: AIMES, Arsys, HPE, Experis IT, time.lex, Fraunhofer, CloudBroker eta TECNALIA. TECNALIA izendatu dute partzuergoaren buru.

DECIDEk produktibitatea hobetuko du eta errendimendu eta fidagarritasun handiak behar dituzten aplikazioak merkaturatzeko behar den denbora murriztuko du, baita kudeatzen duten informazioaren izaeragatik hodeiko baliabideen lege-alderdiak oso garrantzitsuak dituzten aplikazioena ere.

DECIDEn egindako lana hauentzat da garrantzitsua, zehazki: hodei anizkoitzeko aplikazioak garatzen eta administratzen dituztenak, hodei anizkoitzeko aplikazioen hornitzaileak, komunitate zientifiko-teknikoa eta estandarizazioaren komunitatea.

DECIDEk DevOps euskarri hedatu bat garatuko du, zeinak zerbitzu hau emango baitie software-garapeneko enpresei:

  • hodei anizkoitzeko aplikazioen garapen-prozesuak eta eragiketak      hobetu;
  • garatzaileen eta administratzaileen produktibitatea hobetu;
  • aplikazioaren mantentze-zerbitzua, erabileraren kalitatea (QoE, Quality of Experience) eta      zerbitzuaren kalitatea (QoS, Quality      of Service) bermatu ekoizpen-prozesuan;
  • eta merkaturatzeko behar den denbora murriztu.

DECIDEk bultzada bat emango dio uneko punta-puntako teknologiari, eta berrikuntza garrantzitsuak egingo ditu DevOPs zikloaren fase hauetan:

  • hodei anizkoitzeko aplikazioak      definitzea eta haien ezaugarriak definitzea, haien software-osagaiak      hodeiko zenbait hornitzailetan banatuta hedatzeko aukerarekin, hodeiko      baliabideen konbinazio onena lortzeko aplikazio osorako;
  • mekanismoak garatzea, baldintza      ez-funtzional jakinak dituen aplikazio zehatz baterako hodeiko zerbitzuen      konbinazio onena duten hedapenak simulatzeko;
  • tresnak ezartzea, hodei anizkoitzeko      aplikazioen monitorizazio jarraitua egiteko eta haiek egokitzeko      propietate ez-funtzionalen aldaketen arabera edo hodeiko zerbitzuen      zerbitzu mailako hitzarmenen arabera (SLA, Service Level Agreement);
  • unean-unean erabilgarri dauden      hodeiko zerbitzuen (edo hodeiko zerbitzuen konbinazioaren) bilaketa      adimenduna, konbinazioa eta monitorizazioa egiteko mekanismoak garatzea;
  • DevOps euskarri integratu bat      inplementatzea, softwarearen garapeneko bizi-zikloko fase guztietarako,      tresnen arteko lan-fluxua errazteko.

Hau esan du Leire Orue-Echevarríak (TECNALIA, proiektuaren koordinatzailea):

“DECIDEk arkitektura-fasera zabaldu du gaur egun DevOps-ez ulertzen duguna, eta hodei anizkoitzeko aplikazio konplexuen funtzionamenduari laguntzen dio, aplikazioaren bizi-ziklo osoan, diseinutik ustiapenera, erabiltzeko tresnak emanez garatzaile eta administratzaileei”.

DECIDEk osatu du jada proiektuaren lehen urtea, eta bizkor asko ari da aurrera egiten. Lanaren ardatza, orain arte, proiektuaren parte diren tresnen arkitektura orokorra definitzea izan da, eta orobat tresna horietako bakoitzaren erabilera zuzenduko duen euskarria garatzea ere bai. Tresnen lehen bertsioa kode irekiarekin argitaratu da, eta hemen dago: https://git.code.tecnalia.com/DECIDE_Public/DECIDE_Components

 

Proiektu honek Europar Batasuneko ikerketa eta berrikuntzako H2020 programaren finantziazioa jaso du, 731533 zenbakiko diru-laguntzaren bidez.                        

Partekatu

Beste berri batzuk