Derioko V. Zuhaitz Egunean parte hartu du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak

Bizkaia

Garai bateko seminariotik paraje antolatzen den Zuhaitz Egunean egon da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Ekimena 2014ean martxan jarri zen Adiskidetasun Basoa sortzeko asmoz, etorkizuneko bake sozialaren ikur

a9e86d8b-f9b0-4b48-85ba-3b6ba28d8409Orduan, Gernikako arbolaren kimu bat eta 52 haritz eta pago landatu ziren seminarioko lurretan dagoen basoan.  Aurten, zenbait enpresek eta partikularrek babesean hartutako beste 24 zuhaitz landatu dira; beraz, 200 zuhaitz baino gehiago daude egun.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusi Itziar Epalza, Bizkaiko Parkeko kudeatzaile Joseba Urbieta eta Parkeko Kooperazio eta Enpresei zuzendutako Zerbitzuetarako Saileko arduradun Xabier Díaz bertaratu dira zuhaitzak landatzeko ekimenera, Euskadiko Parkeen Sareak gizartearekin duen konpromisoa adierazteko.

Partekatu

Beste berri batzuk