Donostiako teknologi Elkartegiak bere Michelin izarra mantentzen du, Miramon Arbelaitz jatetxeak duena

Gipuzkoa

Euskadi toki nabarmenean dago, 26 izarrakin, Neruak, Guggenheim Bilbao Museoaren jatetxeak eta Marqués de Riscalek, Arabako Elciegokoak, euren lehen Michelin izarra lortu dute eta.

 

Atzo, Michelín Gidak bere izarrak eman zituen eta Euskadi toki nabarmenean dago, 26 izarrakin, Neruak, Guggenheim Bilbao Museoaren jatetxeak eta Marqués de Riscalek, Arabako Elciegokoak, euren lehen Michelin izarra lortu dute eta.

Aipatzekoa da Miramon Arbelaitz, Teknologi parke batean, hain zuzen ere Donostiakoan, kokatutako izardun jatetxe bakarrak, berea mantentzen duela (2005ean lortu zuen) baina ez da bakarra izan hiru nagusiek errepikatzen dute eta: Arzakek, Martin Berasateguiren Lasartek eta Pedro Subijanaren Akelarrek, denak Gipuzkoakoak, berriz ere hiru izar bana lortu dute. Alderantziz, Gasteizko Ikeak bat galdu du.

Era berean, hiru izar lortzeko hautagaiak, Andoni Luis Adurizek, Mugaritzen buruak, pausu hori emateko beste urte betez itxaron behar badu ere, bere bi izarrak mantentzen ditu eta gauza bera lortu du Eneko Atxak, Larrabetzuko Azurmendikoak. Izar batekin errepikatzen dute, besteak beste, Bilboko Zortzikok eta Etxanobek, eta Gasteizko Zaldiaranek.

Euskaditik kanpo, eta nobedadeei dagokienez, Ferrán Adriáren Bullyk (udatik itxita eta fundazio bihurtuko dena) zituan hiru izarrak galdu ditu, eta Can Fabes, Santi Santamaria hildakoarena, bi bakarrekin geratu da.

Hamabost jatetxek lortu dute euren lehen izarra, bi Portugalekoak, eta beste hamabik euren izar bakarra galdu dute.

 

Partekatu

Beste berri batzuk