Donostiako Teknologi Elkartegiak elkarkidetza hitzarmena sinatu du Iberbasque-rekin

 

I2BASQUE Sare Akademikoa Miramongo Parkean kokatzen da

 

Donostiako Teknologi Elkartegiaren Zuzendariak, Lucio Hernandok, eta Ikerbasque Fundazioaren zuzendari-kudeatzaileak, Iñigo Atxutegik, elkarkidetza hitzarmen bat sinatu dute i2BASQUE Sare Akademikoa-ren eginkizuna Donostiako Teknologi Elkartegian sartzeko eta, baita, aipatutako Sarearen zabalpena eta bere zerbitzuak Parkean dauden zientzia, medikuntza eta enpresa inguruko agenteen artean bultzatzeko.

Era honetara, i2BASQUE Sare Akademikoaren Operazio Zentroa (NOC) A1-1 eraikin berrian kokatuko da.

I2BASQUE-k Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareari banda zabalean konektatzeko lehen maila (urrats) bat eskeintzen dio eta, azpiegitura gisa, banda zabaleko sareak eskatzen dituzten zerbitzuak, ekintzak eta ekitaldiak garatzeko laguntzen du.