Donostiako Teknologi Elkartegiak eta Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Bi erakundeek, gutxienez, odola emateko urteroko kanpaina bat bultzatzuko dute eta hitzaldiak eta formazio jardunaldiak ospatuko dituzte
Donostiako Teknologi Elkartegiko zuzendariak, Estefanía Morcillok, eta Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteko presidenteak, Sabin Urcelayk, lankidetza hitzarmena sinatu zuten azaroaren 22an, Teknologi Parkean dauden enpreseetako langileen artean odol-emate altruistak lortzeko sustapena eta sensibilizazioa egiteko.
Horretarako, bi erakundeek, gutxienez, odola emateko urteroko kanpaina bat bultzatzuko dute eta hitzaldiak eta formazio jardunaldiak ospatuko dituzte bai odol-emateari buruz eta baita, beste organo batzuren emateari buruz, ere.