Donostiako Teknologi Parkeak “Kotxea Partekatu” ekimena abiarazi du

Gipuzkoa

 

• Aplikazio informatiko bat jarri du martxan bere web gunean Miramonera joan etorriak egiteko kotxea partekatu nahi duten pertsonak harremanetan jar daitezen.

• Duela hilabete batzuk egindako Teknologia Parkearen Mugikortasun Planak jaso zuen tresna berri hau egitearen beharra.

 • Euskal Energia Erakundearen energia eraginkortasuneko inbertsioetarako programaren laguntza du Teknologia Parkearen ekimen honek.

 

Donostiako Teknologi Parkeak, bere web orrialdean, Miramonerako joan-etorrietan ibilgailua partekatzeko interesa duten pertsonei begira, aplikazio informatiko bat abiarazi du, era honetara, energiaren kontsumoa murrizten delarik. Arrazoi hau dela eta lortu du “Kotxea Partekatu” ekimenak EEE-ren (Euskal Energiaren Erakundearen) laguntza, eraginkortasuneko inbertsioetarako programaren bidez.

Neurriak, Novadays aholkularitza-enpresaren laguntza ere badu eta bere helburua Parkean mugikortasuna hobetzea eta jasangarritasunarekin eta ingurugiroarekin duen konpromisoa suspertzea da. Horretarako jarri da martxan Miramonera, egunero edo noizbehinka, joan behar duen edozein pertsonari zuzendutako ekimen hau.

Gaur egun, Parkearen langilegoaren %30ak kotxea partekatzen du bere lanpostura egin behar duen eguneroko bidaiarako baina, mugikortasun Planak iradokitzen duenez, asko dira interesa duten beste pertsona batzuekin modu arinean eta errazean bat egin ahal izateko era honetako tresna bat eskatu dutenak.

Aplikazio informatikoa Miramongo Parkearen web orrialdean dago eta bertan, erabiltzaileak bidaia partekatuak eskaini edota eska ditzake dirua eta CO2 isuriak murrizteko.

Beraz, norberaren ibilgailua zentzunaz eta modu jasangarriagoan erabiltzeko aukera eskaintzen duen tresna hau modernoa, berritzailea eta erraza da eta, Donostiako Teknologi Parkearen inguruan kotxeen kopurua murriztuko duela itxaroten da.

 

Partekatu

Beste berri batzuk