E8ri buruzko erreportajea “Decora tu interior” telebista programan

Araba

Apirilaren 7an, osteguna, La Sextak ematen duen “Decora tu interior” programak, Juan Coll-Barreu-ri egindako elkarrizketa eman zuen, hau Arabako Parke Teknologikoko E8 eraikina diseinatu zuen arkitektoa da. Erreportajea eraikinean bertan egin zuten, eta bertan arkitektoak, teknologia, diseinua eta iraunkortasuna batzeko, E8 bezalako espazio geometriko bat nola dekoratu azaldu zuen.

Juan Coll-Barreuk erreportaje honetan agertu ditu dekorazioan erabilitako material eta koloreak eta dio E8 eraikinak begirunez jokatzen duela ingurumenarekin Arabako Teknologi Parkean dagoen giroari esker; eraikin gardenak egin daitezke, argi artifizialaren beharrik gabe.

E8a, joan den otsailaren 9an Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak inauguratu zuen eta eraikin ikurra da, enpresa berritzaileak jartzeko erabiliko dena.

Partekatu

Beste berri batzuk