EAEko 250 enpresa inguru elkartu dira Intergune 2012 Foroan, beren negozioak atzerrian nola sustatu eztabaidatzeko

Araba

–      “Jauzi egin baino lehen, eman lehen urratsa!” lelopean garatuko da gaur (hilak 14) eta bihar (hilak 15), Arabako Teknologi Parkean,  Intergune 2012 Nazioartekotze Foroaren laugarren edizioa.

–      Foroaren helburua da ETEei nazioarteko merkatuen eta nazioartekotzearen gogoetak eta esperientziak helaraztea lehiakortasun bektore bezala. Hala, EAEko 250 bat euskal enpresatako 300 zuzendaritza-kargu inguru bilduko dira Foroko jardueretan

–      Ekitaldi hau Eusko Jaurlaritzak antolatu du SPRI Taldearen bidez eta Eusko Ganberen laguntzarekin.

Intergune 2012 Nazioartekotze Foroak laugarren edizioa ospatuko du gaur (hilak 14) eta bihar (hilak 15) Arabako Teknologi Parkean, eta aurtengo edizioan erantzuna eman nahi zaio euskal ETEek ingurune ekonomiko hasiberri honetan burutu behar duten nazioartekotze prozesuari. Esan bezala, Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua izan da inaugurazio ekitaldiko buru eta berarekin batera egon dira Gregorio Rojo, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan Foroa antolatu duen Eusko Ganberen presidentea, eta Tomás Orbea, SPRI Taldeko (euskal enpresa sareari laguntzeko sozietate publikoen multzoko) zuzendari nagusia. Intergune foroak nazioartekotze prozesuekin interesatuta dauden EAEko 250  bat enpresatako 300 zuzendaritza-kargu inguru bildu ditu.

Nazioartekotze Foroaren laugarren edizio honek nazioartekotzearen kultura hedatu nahi du ETEen artean. “Jauzi egin baino lehen, eman lehen urratsa!” lelopean, eztabaida sustatuko du enpresa parte-hartzaileen artean; ikuspegi tekniko eta sektorial batetik abiatuz, eztabaida horren bidez nazioartekotzearen estrategia graduatzeko premia azpimarratuko da eta argi azalduko da zein garrantzitsua den kanpoko merkatuetara irtetea, atzerrian ezarpenak egitea eta gogoeta estrategikoa bultzatzea.

Bernabé Unda sailburuak argi esan du bere hitzaldian nazioartekotze prozesu bat garatzeak ekonomia irekiaren markoan lehiakortasun bektorea eman liezaiekeela euskal enpresei.

Sailburuak aitortu duenez, “historikoki esportazioaren bidez eta atzerriko merkatuetan parte hartuz ireki gara mundura”, baina globalizazio prozesuak markatutako testuinguru ekonomikoan “gehiago egin behar dugu,  merkatuek bizi dituzten globalizazio prozesuek eredu desberdinak eskatzen dizkigutelako: ezarpenak, aliantzak, e.a.”.

Undak azpimarratu du euskal enpresek ezarpen eta zuzeneko inbertsio prozesuak garatu behar dituztela atzerrian eta garrantzitsua dela era berean atzerriko enpresak Euskadira erakartzea, bide horretatik, aliantza estrategikoak eta teknologi lankidetzak sustatzeko gure lurraldean eta gure lurraldetik kanpo.

Kongresuak aukera ematen die enpresa parte-hartzaileei SPRI Taldearen Kanpo Sareko -60tik gora herrialdetara hedatzen dena- eragileen zerbitzu profesionalak jasotzeko bakarkako elkarrizketen bidez eta ondoko hauek ere eskaintzen dizkie: merkatuen analisi eta informazio zerbitzuak, merkatuan sartzeko laguntza, ezarpen komertzial eta produktiboak bultzatzeko laguntza eta SPRI Taldeko negozio plataformen laguntza.

Programaren barruan, hainbat tailer-mintegi antolatu dira, esaterako: eraikuntzaren sektorea Magreben, elikadura industriaren nazioartekotzea edo baita ere Balkanetako negozio aukerak. Horrez gain, Kanada, Peru, Hegoafrika eta Saharaz Azpiko Afrikari buruzko hitzaldiak ere egongo dira.

Partekatu

Beste berri batzuk