EAEko IKTen sektoreko hainbat enpresa Kaliforniara joango dira Eusko Jaurlaritzak eta GAIAk antolatutako negozio-bidaia batean

Bizkaia

 Datorren astean, Eusko Jaurlaritza, TEIC Klusterra (GAIA) eta EAEko IKTen (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) sektoreko 12 enpresa AEBetako Kalifornia Estatura joango dira negozio-bidaia batean.

 Bidaia uztailaren 26tik abuztuaren 1era izango da. Denbora horretan, San Frantzisko eta Silicon Valleyeko erakunde interesgarriak elkarrekin bisitatuko dira eta banakako bilerak egingo dira parte hartzen duten EAEko enpresentzat interesgarriak diren enpresa amerikarrekin.

 Hauek dira euskal ordezkaritza osatzen duten enpresak: J1CK Mobile Systems; Agotek; Virtualware; s21sec; Anboto; Nem Solutions; Nextel; SITCOM (Avalon Tecnologías de la Información taldea); Imezu; Proyelia Innova; Sustainable Reference; eta World Wide Web Ibercom.

Datorren astean, uztailaren 26tik (astelehena) abuztuaren 1era (igandea), EAEko IKTen (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) sektoreko 12 enpresa AEBetako Kalifornia Estatura joango dira negozio-bidaia batean. Negozio-bidaia Elektronikako, Informatikako eta Telekomunikazioetako Euskal Klusterrak (GAIA- TEIC Klusterra) eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute. Horiez gain, Xabier Sabalza Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendaria eta SPRIren ordezkariak ere joango dira bidaiara.

Banesto Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa daukan bidaia honetan taldeko bisitak egingo dira parte-hartzaileek Iparramerikako enpresa-giroa eta kultura eta “jardunbide egokiak” ezagut ditzaten. Besteak beste, Google, HP, Plug and Play, Vcs eta Orrick erakundeak bisitatuko dira eta baita Silicon Valleyn ezarrita dauden hainbat euskal eta espainiar ekintzaileen enpresak ere. Bidaiara joango diren enpresek AEBetan negozioak egiteko moduari buruzko prestakuntza ikastaro batean parte hartu zuten pasa den uztailaren 14an.

Taldeko bisitez gain, bidaian parte hartzen duten enpresek banakako bilerak izango dituzte enpresa amerikarrekin, enpresa bakoitzaren jarduerari gehien egokitzen zaion profilaren arabera.

Hauek dira euskal ordezkaritza osatzen duten enpresak: J1CK Mobile Systems; Agotek; Virtualware; s21sec; Anboto; Nem Solutions; Nextel; SITCOM ( Avalon Tecnologías de la Información taldea); Imezu; Proyelia Innova; Sustainable Reference; eta World Wide Web Ibercom.

Enpresa ordezkaritza euskal erakunde ordezkaritzarekin elkartuko da San Frantziskoko Basque Cultural Centerrean. Bilera horretan Patxi López lehendakariak parte hartuko du eta baita AEBetan lanean ari diren eta jatorriz euskaldunak diren enpresari batzuk ere.

Partekatu

Beste berri batzuk