AR Racking-ek 36 m-ko altuerako biltegi autosostengatzaile berria gauzatu du EHLIS empresarentzat

Albisteak, Bizkaia

AR Racking-en egitura autosostengatzaile galbanizatuak, karga biltegiratzeko funtzioaz gain, eraikinaren egitura osatzen du, barruan 4 transjasogailu dituela

30.000 pallet inguru biltegiratzeko gaitasuna erdietsi da

Biltegiak 36 metroko altuera du

Proiektuaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=GDdEPIZsBX0

Ehlis, burdindegiko produktuak banatzen dituen enpresa liderra Espainian, gaitasun logistikoa handitzen du bere biltegi autosostengatzaile berria irekiz, AR Racking biltegiratze industrialeko soluzioetan aditua denak hornitua. Nabe logistiko berria Illescaseko (Toledo) Plataforma Central Iberum-en dago eta 36 metroko altuera du.

Illescaseko logistika-zentroa AR Racking-eko industria-apalategi (rack izenaz ere deituak) galbanizatu autosostengatzaileen diseinuan eta instalazioan oinarritzen da, karga biltegiratzeaz gain eraikinaren egitura osatzen duena. 3.125 m2-ko biltegi edo silo autosostengatzaile horrekin, EHLISek 30.000 pallet inguru biltegiratu ahal izango ditu, industria-apalategi sinpleen zein sakontasun bikoitzekoen konbinazio batean antolaturik. Biltegi autosostengatzaileek karga-dentsitate handia jasaten dute. Instalazioa 4 hilabetean gauzatu da.

Apalategien barruko karga lau transjasogailuren bidez manipulatuko da. Horien diseinua eta instalazioa eta prozesu intralogistikoen automatizazioa logistikako ingeniaritza automatizatu handienetako batek egin ditu.

Obrak hasi aurretik Armando Aldrey-k, EHLISeko Logistika Zuzendariak, aurreratu zuen bezala, enpresak Sant Andreu de la Barcan (Bartzelonatik 20 bat kilometrora) dituen “instalazioak bere ahalmenaren mugan” zeudelako eta “gure gaitasun logistikoa handitu behar zelako” erabaki zen Illescasen autosostengatzaile automatizatu berri hau eraikitzea.

“AR Racking-ek altuera handiko eta biltegiratzeko ahalmen handiko biltegi mota hauetan duen esperientzia eta espezializazioa erabakigarria izan da biltegi hau egia bihurtzeko, eta horrek aukera emango digu gure bezeroei zerbitzu azkarragoa eta zehatzagoa emateko, gure barne-operatiban eraginkorragoak izateko eta anbizio handiko erronkei aurre egiteko”, gehitu du Aldreyk.

Egiturak AR Racking-en rack galbanizatuak ditu, korrosioari eta ingurumen-baldintza kaltegarriei aurre egiteko erresistentziarik handiena eskaintzen dutenak, eta EHLISek bultzada bat emango dio bere merkataritza- eta banaketa-estrategiari penintsulako erdialdean, hegoaldean eta ipar-mendebaldean. Era berean, silo autosostengatzaile honetan biltegiratutako salgaiak enpresak Cadena88 markapean duen burdindegi-denden sareko kideen % 50 baino gehiagori emango dio zerbitzua.

Roberto Arriaranek, AR Racking-eko Integration Business Unit-eko zuzendariak, adierazi duenez, “oso pozik gaude biltegiratze industrialean gure esperientzia eskaintzeaz, EHLISek bere eragiketen eraginkortasuna eta errentagarritasuna handitu ditzan, bere bezeroei egunetik egunera zerbitzu hobea eskaintzeko gaitasunari lagunduz”.

AR Rackingi buruz:

AR Racking Arania Taldea-ren parte da. Arania Taldea altzairuaren eraldaketan oinarriturik sekore-anitzeko jarduera burutzen dituzten enpresez osaturiko esperientzia eta nabarmentasun handiko taldea da, 80 urte baino gehiagoko ibilbidea duena. AR Rackingek exijentzia-maila altuko estandarrekin bat egiten duten aukera ugariko irtenbideak eta projektu-kudeaketa osoko zerbitzua eskaintzen dizkio merkatuari. AR Rackingen biletgiratze sistema industrialek berrikuntza, fidagarritasuna eta gehienezko eraginkortasuna dute ezaugarri.

Partekatu

Beste berri batzuk