EIT Food patzuergo europarrak inkubagailu bat sortu du Bizkaiko Parkean eta sei enpresa berritzaile erakarri ditu

Albisteak, Bizkaia

Hazitoki bizkaitarra aurten ireki diren hiruretako bat da; beste bi sortu dira, Polonian eta Ipar Irlandan. Aste honetan, ‘star-up’ horien arduradunak hartuko ditu, enpresa bideragarrietan bihurtu nahi dituen programa intentsiboan parte hartzen dituztenak

 

 Hautatutako sei egitasmoak Bristolen, Edimburgon, Ruandan, Cambridgen, Bragan eta Dusseldorfen sortutakoak dira. Programak irauten duen lau hilabeteak amaitu eta gero, aditu-talde baten aurrean aurkeztuko dituzte eta 20.000 euroko sari bat irabazteko aukera izango dute

 

EIT Food EB-k nekazaritzako elikagaien sektorearen barne babesten duen egitasmoa da eta iaz Zamudio aukeratu zuen, Madrilekin batera, Europako Hegoan egoitza izateko

 

 

EIT Food patzuergo europarrak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen egoitzak nekazaritzako elikagaien sektorearen barneko talentua erakarriko du aste honetan. Sei enpresa berritzaile hartuko ditu, kontinente osotik jasotako hautagaitza ugariren artean aukeratuak. Lau hilabetez programa intentsibo batean hartuko dute parte, egitasmo horiek enpresa bideragarrietan bilakatzea xedea izanik.

EIT Food Berrikuntza eta Teknologia Institutu Europarra (EIT) osatzen duten sei Jakintza eta Berrikuntza Elkarteetako (KIC ingelesez) bat da, EBtik bereizita dagoen organismoa. Egoitza nagusia du Lovaina (Belgika), eta beste bost egoitza ditu; horietako bat Madrilek eta Bilbok partekatzen dute, Europako Hegoari dagokiona.

Europa osoko enpresa, kontsumitzaile, ‘start-up’, ikertzaile eta ikasleak elkarrekin konektatzea du helburu, gure osasuna eta ingurumena hobetzen dituzten ekimen berritzaile eta jasangarriak babestearren edo kalitatezko elikagaiak eskuragarri izatearren.

Bizkaian egon diren lehen ekintzetako bat izan da nekazaritzako elikagaien sektorearen enpresa-inkubagailu bat sortzea. Europa osotik heldutako hautagaitza guztien artean, sei egitasmo aukeratu dira Zamudiorako. Horien jatorria anitza da oso: hiru Erresuma Batuatik, Ruandatik bat, Portugaletik bat eta Alemaniatik beste bat.

Jarduera anitzak dituzte. Sowbot (Bristol) robotak fabrikatzen ditu baserrietarako. Crover (Edimburgo) aletegiak mapeatuz ale-galerak sahiestu nahi ditu. SeeSleeves (Cambridge) plastikoaren alternatiba biodegradagarriak eta isolatzaileak garatzen ditu. NjordFrey (Ruanda) garapen-bidean dauden herrietako baserritarrentzako konponbideak ekartzen ditu, urarekin lotura dutenak eta desnutrizioari aurka egiten laguntzen dutenak. 2BNanoFood (Braga) nanoegitura biodegradagarriak sortzen ditu elikagaiekin lotura duten erabiletarako. Azkenik, Vegshelf (Dusseldorf) B2B plataforma bat da, jatorri begetala duten elikagaietan oinarritzen dena. Aste honetarako antolatuta duten agenda biziaren parte izango dira hainbat mentorekin bilerak, hau da, enpresa-munduko pertsonekin, egitasmoak bideratzen lagunduko dietenak. EIT Food-en hazitegia Bilbon abian jarri da Europako beste biren parean: Poloniako bat eta Ipar Irlandako beste bat.

“Talentua erakartzea dugu helburu nagusia”, azaldu du Hego Europako EIT Food-en zuzendari nagusiak, Begoña Pérez-Villarrealek. “Pertsona ekintzaileak bilatzen ditugu, ideia bat edo berriki sortutako enpresa bat dutenak, eta guk merkatura gerturatuko ditugu eta negozio egonkorra bilakatzeko baldintzak erraztuko diegu”, gehitu du.

EIT Food-ek sortu duen inkubagailuak enpresarigaiak laguntzen ditu, nekazaritzako elikagaien teknologia berritzaileak erabiltzen dituzten produktu edo zerbitzuentzat merkatua dagoen zehaztuz. Hurrengo lau hilabetetan, sei egitasmoek erreminta, konexio eta mentoreak izango dituzte eskura, bezeroen beharrak hobeto ulertzen eta bere negozio-ideia baliosten lagunduko dietenak. Azkenean, haien ideiak ehun bat adituen aurrean aurkezteko eta gehienez 20.000 euroko saria lortzeko aukera izango dute. Egitasmoan, Seedbed deritzona, hemengo entitateak ere hartzen dute parte, Angulas Aguinaga, Azti eta Grupo AN, besteak beste.

Partekatu

Beste berri batzuk