El sector vasco de Movilidad en Intertraffic Amsterdam
Asimob, Dinycon eta Gertek bazkideek lagunduta, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak bere bazkideen gaitasunak aurkeztu ditu sektoreko nazioarteko ekitaldi handienetako batean
Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Asimob, Dinycon eta Gertek bazkideekin batera, Intertraffic azokan izan da, Amsterdamen, Europan sektoreko erreferentziazko trafikoko eta mugikortasuneko teknologien topaketan. Klusterra ITS Nationalsek sustatutako standaren parte zen. Federazio horrek Europako ITS talde guztiak biltzen ditu, eta Garraio Teknologia Adimendunen (Intelligent Transport Systems) industria ordezkatzen duten erakundeak aintzatesten ditu. Erakusketa-plataforma horretan, sektoreko euskal industriaren gaitasunak aurkeztu ditu Klusterrak, 140 herrialdetatik etorritako 35 mila bisitari baino gehiago bildu dituen topaketa batean.
Ekitaldia osatzeko, ITS Nationalsen osoko bilera egin zen, eta Klusterrak ere parte hartu zuen. Eraldaketa digital, energetiko eta sozial betean dagoen industria baten ordezkari gisa, taldeak bere aditu papera nabarmentzen zuen. Ildo horretan, Europako erakundeen aurrean zuen presentzia eta lidergoa eta bere aurrerapen guztiak ustiatzeko aholkularitza eta lankidetza emateko gaitasuna indartu nahi zituen, mugikortasun adimentsuagoa, seguruagoa, efizienteagoa eta ingurumenaren aldetik arduratsuagoa izan dadin.
Klusterrak eta bere bazkideek Intertrafficen parte hartu izanak aukera berri bat ekarri du merkatuaren aurrerapenak ezagutzeko eta Klusterrarekin batera joan diren bazkideen nahiz talde osoaren gaitasunak aurkezteko sektoreko nazioarteko erreferentziazko hitzorduetako batean.