Elkargi SPRI-k ateratako finantza tutoretza programaren eskari maila handia kudeatzen ari da

Gipuzkoa

 

Programa honek enpresen finantza kudeaketa hobetzeko asmoz, trebakuntza, tresnak eta baliabideak eskura jartzeko helburua du. Eskariak aurkezteko epea abenduaren 1ean bukatzen da.

 

ELKARGI, E.G.E., bere Aholkularitza Sailaren bitartez, kudeaketa finantzarioari begira formazioa eta euskarriak behar dituzten enpresen eskari maila handia kudeatzen ari da. Izan ere, enpresek egun pariatzen duten testuinguruaren aurrean eta enpresa txiki nahiz ertain hauek alor finantzarioan dituzten informazio edota trebakuntza gabezien ondorioz, euren jarduera profesionalaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa modu egokian egiteak inoiz ez bezalako garrantzia hartu baitu.

Behar honetaz jakitun, SPRI erakundeak Finantza Prestakuntza eta Tutoretzako Laguntza Programa martxan ipini zuen eta horren tramitazio nahiz kudeaketarako, ELKARGI, E.G.E.ren Aholkularitza berariaz homologatu; horretarako, ELKARGIren Aholkularitzak finantza-trebakuntzan nahiz kudeaketa finantzarioa egiteko tresnak ezartzen duen esperientzia eta espezializazioa aintzat hartu dituelarik.

Programa hau, euren egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta gehienez 50 langile dituzten enpresei edo autonomoei zuzendurik dago, Industria, Merkataritza edo Turismo sektorekoak direnak, eta beraien kudeaketa finantzarioa hobetzeko trebakuntza nahiz laguntzaren beharra dutenak. Programa hau, ezarritako muga batzuekin, enpresek jasotzen duten finantza aholkularitzaren gastuen %100eko diru-laguntza ematera iritsi daiteke. Eskariak aurkezteko epea abenduaren 1ean bukatzen da.

 

Partekatu

Beste berri batzuk