ELKARGIk bere XIV. Finantza Foroa enpresen lehiakortasunera bideratuko du

Gipuzkoa

  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburua den Ricardo Gatzagaetxabarriak, ia 1.000 profesionalen parte hartzea izango duen Finantza Foro honen XIV. edizioari hasiera emango dio.

ELKARGIren Finantza Foroaren hamalaugarren edizioan, ia 1.000 finantza zuzendari eta enpresetako finantza-kudeaketaren arduradunek parte hartuko dute. Datorren irailaren 25ean Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko den Foro hau, euskal enpresentzat erreferente batean bilakatu da.

Zaila den eta ziurgabetasunez beterik dagoen egungoa bezalako testuinguruan, ELKARGIk ezinbesteko ikusten du, enpresak euren etorkizuneko estrategiak kudeaketarako tresna eraginkorretan eta trebakuntza egokian oinarritzea. Horregatik ELKARGIk, bere abal jarduerarekin batera, tankera honetako foroak bultzatzeko duen bokazioa mantentzen du.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburua den Ricardo Gatzagaetxebarriak Foroari hasiera emango dio. Ondoren, Analistas Financieros Internacionales (AFI) erakundeko Presidentea den Emilio Ontiverosek inaugurazio hitzaldia eskainiko du, “finantza sistema eta susperraldi ekonomikoa” titulupean. Jardunaldi osoan zehar eta hitzaldi ezberdinetan, enpresen lehiakortasunerako finantza kudeaketa egoki batek duen paper erabakigarrian sakonduko da. Jardunaldia Fineco SV-ko Presidenteordea den Juan Mª Ochoaren hitzaldiarekin amaituko da, zeinak “finantza merkatuen egoera eta perspektibak” aztertuko dituen.

Zentzu honetan, ELKARGIko Kontseilari Ordezkaria den Pedro Oyarzabalen iritziz,  susperraldi ekonomikoa “gure herriko enpresa-ehunaren sostenguari esker emango da, beraien finantzazio beharrei erantzuna emanez”, finantza sistemaren onbideratze eta normalizazioa ematearekin batera.  Horretarako, ELKARGI ahalegin guztia egiten ari da Eusko Jaurlaritzaren zirkulatzailearen programako eragiketak abalatzen eta Oyarzabalen esanetan “ELKARGIk zirkulatzailearentzako abaletan 150 milioi euro emango ditu” ekitaldia amaitu aurretik, datu “arrakastatsua programa hau maiatzean indarrean jarri zela aintzat hartuta”.

1.000 enpresa eta autonomo baino gehiagok programa honetarako ELKARGIren abalarengatik bere interesa azaldu du eta datu hau, 2009ko aurreko programarekin alderagarria da, beti ere denbora epe berdinari bagagozkio. Enpresen finantzariorako liderra den erakundeko Kontseilari Ordezkariaren hitzetan eta datu hauekin, programa honen bitartez “Eusko Jaurlaritzak enpresa-ehunari ematen dion laguntzaren garrantzia agerian uzten du”.

Enpresek eskatzen dituzten zenbatekoak 2009. urtean eskatzen zitunenak baino txikiagoak dira, ez ordea batezbeste gerturatzen ari diren enpresa kopurua. “Egoera hau orokorrean dagoen eskariaren egoerari egotzi behar zaio, kredituaren eskariari ere logikoki eragiten diona” Oyarzabalen esanetan. Horregatik, aldagai makroekonomiko finantzarioen adierazle gakoetan oinarrituta, susperraldiari buruz hitz egiten hasi den honetan, “eskariaren beraren indarberritzea ekarriko duten neurriak aztertzen hastea egokia litzateke”.

Bere edizio ezberdinetan, 13.000 finantza zuzendari baino gehiagok parte hartu du ELKARGIren Finantza Foro honetan. Aurten ere, networkina egiteko gunea izango da eta bertan, erakusketari gisa arituko diren hogei erakunde baino gehiago izango da.

Partekatu

Beste berri batzuk