ELKARGIk egoerari buruz duen ikuspegi positiboa Lehendakariari jakinarazi dio, eta egoera hori finkatzeko hainbat finantza-neurri aurkeztu ditu

Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkulluk, ELKARGI SGRko zuzendaritza-organoak hartu ditu gaur, Josu Sánchez haren lehendakaria buru izan dela. Harrera, besteak beste, baliagarria izan da Marco Pineda Estatu osoko lehen erakunde abal-emaileko Zuzendari Nagusia aurkezteko.

ELKARGI - GOBIERNO VASCO RecepciónELKARGIk egungo ekonomia- eta finantza-egoeraren inguruko diagnostikoari buruz duen ikuspegi positiboa Iñigo Urkullu Lehendakariari jakinarazi dio, Lehendakariak berak gaur Lehendakaritzan egindako harreran euskal garantia-sozietatearen arduradun nagusiekin.

“Ziklo ekonomikoaren joera-aldaketa egiazkoa da, eta hazkundea, bere gorabeherekin, denborarekin finkatzen joango da inbertsio enpresarialak adierazten duen bezala”. Hori da ELKARGIk Lehendakariari helarazi dion diagnostikoa, eta haren abal-jarduerari buruzko datuetan oinarrituta dago: ELKARGI bermatzen ari den finantzaketa-bolumena areagotzeaz gainera, finantzaketa horren helburua aurreko urteetakoa baino “sanoagoa” da. Inbertsioak berriro ere gora egin du.

Horrekin guztiarekin batera, sistemari likidezia injektatzeko hartutako aparteko neurriek (finantzakostuak jaistea ekarri dute berekin) agerleku finantzario bakarra eskaintzen dute. Ikuspegi horretatik, tresna berriak egituratzeko lanean dihardu, eta horixe jakinarazi zaio Lehendakariari gaurko bileran. Tresna horiek, Exekutiboarekin lankidetzan eta Europaren testuinguruan, erantzun egingo diote enpresa txiki-ertainen eta autonomoen finantza-behar berriei eta baliagarriak izango dira Euskadin hazkunde ekonomikoa lehenbailehen finkatzeko.

Topaketa honek, era berean, zuzendari nagusi gisa Marco Pineda ofizialki aurkezteko balio izan du.Hala, ELKARGIren ordezkaritzak (Josu Sánchez lehendakaria, eta Eduardo Junquera eta Carlos Illarramendi buru izanik, baita Marco Pineda bera ere) Iñigo Urkulluri aurrez aurre aintzatetsi nahi izan dizkio susperraldi ekonomikoa bizkortzeko Gobernua bultzatzen ari den neurriak.

Ildo horretatik, elkarlan publiko-pribatuaren erakusgarri gisa, ELKARGIk eskertu nahi izan du EuskoJaurlaritzarekin betiere izan duen harreman estua, sanoa eta leiala, baita harreman hori indartzen jarraitzeko prestasuna ere.

Partekatu

Beste berri batzuk