ELKARGIk, garantia sistema osatzen duten erakundeak bildu ditu, enpresa eta autonomoen aldeko babes finantzarioa sendotu asmoz

Gipuzkoa

Estatu osoko Garantia Elkarte garrantzitsuenetako ordezkariak ELKARGIren egoitzan nagusian gaur bildu dira, sektorearen testuingurua aztertu eta enpresa ehunaren finantza beharrei emandako erantzunak sendotzeko helburuarekin.

ELKARGI - CESGARELKARGIk Estatu osoko Garantia Elkarte ezberdinetako arduradun nagusiak bildu ditu gaur, hauek guztiak bere barruan hartzen dituen SGR-CESGAR erakunde konfederalak Madriletik kanpora estrainekoz egiten duen bere Batzorde Exekutiboko bileran. Aipatu bilera honek,
sektorearen testuingurua aztertu eta enpresa txiki-ertain, autonomo zein ekintzaileen finantza beharren aldeko erantzunak sendotzeko helburua du. Izan ere, garantia elkarte hauek guztiak asmo handiko Plan Estretagiko batekin burubelarri lanean ari dira, euren finantza eta abal jarduera modu nabarian handitzeko helburua duena, enpresa berrien alde, nahiz bideragarriak diren enpresa proiektuei babesa
eman ahal izateko.
SGR-CESGAR erakundearen gaurko Batzorde Exekutiboak, ELKARGIko ordezkariak izan ditu –anfitrioi gisa aritu direnak- baina baita, Oinarrikoak, Isba (Balear uharteak), Avalis (Catalunya), Iberaval (Gaztela-Leon, Errioxa, Madril) edota Astugar (Asturias) erakudeetakoak ere.
Martxoaren 31ra, garantia elkarteek (SGR) enpresen finantzazioaren alde 4.267 milioi eurotako mailegu zenbatekoa indarrean dute, horietatik ia %20a ELKARGIk indarrean duen zenbatekoa izanik.
Orokorrean eta egun horretara, SGR ezberdinek 117.000 ETEei babes finantzarioa eskaintzen zieten, 2014ko lehen hiruhilekoan baino %2 gehiago.

Partekatu

Beste berri batzuk