ELKARGIren abalari eta AFI Programari esker enpresek euren kostu finantzarioak %1,75 arte gutxitu ditzakete

  • AFI 2011 Inbertsiorako Laguntza Finantzarioak izeneko Programaren barruan eta ELKARGIren abalaren bitartez, euskal enpresek euren inbertsio eta zirkulatzailearen finantzaketara iristeko (kreditu-erakundeekin itundutako finatzaketa, ICO-SGR, ICO-sostenible, ICO-inversión lerroak, e.a.) sortutako finantzaketa kostuak %1,75 arte gutxitu ditzakete.

Egoera finantzario zail eta konplexu honetan eta enpresek finantzaziora iristeko dituzten bideak erraztu asmoz, ELKARGIk bere bazkideei berriki jakinarazi die, bere abalaren bitartez euren finantzaketa kostuak %1,75 arte gutxitu ditzaketela, AFI 2011 Inbertsiorako Laguntza Finantzarioko Programaren barruan.

ELKARGIren abalak finantzaketa kostuaren gutxitze hau ahalbidetzen du jasota dagoen interes-tasaren gutxitzearengatik, hala nola AFI Programari esker sortutako diru-laguntza gehigarriarengatik, eta aplikagarria da inbertsioen finantzaketarako eragiketetan zein zirkulatzailearen beharrak asetzekoetan.

Programa honetara eskariak aurkeztu ahal izateko epea, zeina industria, merkataritza eta sektore turistikoaren enpresei bideratuta dagoen eta ICO Lerroak bezalako bestelako finantzaketa alternatibekin osagarria den, urriaren 14an amaitu egiten da. Interesa duten enpresek www.elkargi.es webgunean informazio gehiago aurkituko dute.