ELKARGIren Administrazio Kontseiluak Pío Aguirre Zuzendari Nagusi berria izendatu du

Gipuzkoa

Azaroaren 2tik aurrera, Estatu osoko lehen abal-erakundeko Zuzendaritza Nagusi berria bere gain hartuko du, Marco Pineda ordezkatuaz, eta ELKARGI berriaren sorreran buru izango da, Oinarrirekin indarrean den eta jada Sozietate biek onartuta duten fusio-proiektua behin-betikoz bukatzen denean

_pioaguirre_ec7cdb8fELKARGI SGR erakundeko Administrazio Kontseiluak, gaur arratsaldez Donostian burutu duen bileran, Pío Aguirre erakundeko Zuzendari Nagusi berri izendatzea erabaki du, datorren azaroaren 2tik aurrera gidaritza hau hartuko duelarik, kargua utziko duen Marco Pineda bere arduretan ordezkatuaz. Iragan uztailean iragarri bezala, Marco Pinedak erronka profesional berri bati ekingo dio, ELKARGIk, bere etorkizunari begirako ibilbidean aurretik zuen erronka, arrakastaz burutu ondoren: alegia, Oinarrirekin bat-egite prozesua, garantia guztiekin eta behar bezala, Aurrera eraman izana.

Hemendik aurrera, Pío Aguirreri ELKARGI berriaren jaiotzaren lidergotza egokituko zaio, zeinaren Zuzendari Nagusia izango den, bi Sozietateen Ezohiko Bazkideen Batzar Nagusiek, iragan irailaren 30ean, fusio proiektua onartu eta gero. Pío Aguirre buru izango duen ELKARGI berria, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak aipatu operazioa behin betiko onartzen duenean eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskripzioa egiten denan jaioko da. Beti ere, honako erakundeon aldeko txostenak jaso ondoren: Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala, Espainiako Bankua eta Eusko Jaurlaritza, hauek guztiak, eginda edo bidean direnak.

Pío Aguirre (Trintxerpe-Pasaia, 1958), Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik, ROAC erakundeko Ikuskatzaile Erregistratua, Mondragón Unibertsitatetik Garapen Kooperatiboan Aditua eta Programazio Neurolinguistikoan Masterra du. Finantza esparruan Pío Aguirreren ibilbide profesionala luzea bezain zabala da, eta besteak beste, ardura kargu ezberdinak izan ditu Laboral Kutxa erakundean: partikularren eta enpresen zonako Zuzendaria izan da, Banka Pribatuko Zuzendaria ere, erakunde horren Nazioarteko Garapen Zuzendaria izateraino. Ondoren, eta 2014ko apiriletik aurrera, Oinarri SGR erakundeko Zuzendari Nagusia izan da.

Nazioarteko esparruan, ULMAk Portugalen duen dibisioko Zuzendari Finantzarioa izan da eta Washingtonen dagoen Mondragon International-eko kolaboratzailea; bertatik, erakunde ezberdinekin harreman instituzionalak koordinatu ditu, hala nola BID (Garapenerako Banku Inter-amerikarra) edota Munduko Bankuarekin, besteak beste. Era berean Laboral Kutxako Errektore Batzordeko kidea izan da, eta baita, Servired, Policlínica Gipuzkoa edota Mexikon dagoen Gizarte Ekonomiako Fides Funtsa erakundeetako Administrazio Kontseiluko kidea ere.

Pío Aguirre, Mondragon Unibertsitateko MBA-ko ohiko hizlaria da eta Newfield Consulting markarako, Zuzendaritza Garapen eta Goi-Errendimenduko Taldeen programetan coachlaguntzaile izan da.

Partekatu

Beste berri batzuk