Elkarrizketa: Asier Albizu, BIOLAN enpresako CEO

Bizkaia

Hainbat erakunderen arteko lankidetzaren fruitu sortu da BIOLAN, ohiko metodo analitikoak ordezten dituzten soluzioetan espezialista den enpresa teknologikoa. Izan ere, elikagaien segurtasuna eta kalitatearen kontrola bermatzeko, BIOSENTSORE eltrokimikoak erabiltzen ditu.

_MG_5495-Editar-2 1.- Elikagaien segurtasuna eta kalitatearen kontrolaren arloan, zer abantaila dituzte BIOSENTSORE elektrokimikoek beste neurketa-metodoen batzuen aurrean?

Erantzun-abiadura da gure gailuaren funtsezko abantaila, bi minututan –hau da, oso arin– ematen dituelako emaitza analitikoak. Abantaila horri doitasun altua, erabilerraztasuna eta neurriko kostuak gehitzen badizkiogu, soluzio bikaina da gure bezeroentzat.

2.- Berriki AOAC ziurtagiria jaso duzue BIOLANek sortutako histamina-neurgailuarengatik, zer dakar ziurtapen horrek?

Ziurtapena ezinbesteko pasaportea da gure soluzioa elikagaien kalitatea bermatzeko tresna gisa merkaturatu ahal izateko haien produktuak AEBra eta Europara esportatzen dituzten herrialdetan, hau da, Asiako merkatu osoan eta merkatu amerikarrean. Gainera, aste gutxiren buruan, beste AOAC ziurtagiri bat lortuko dugu: oraingoan, mariskoan dagoen sulfitoa neurtzeko metodoagatik. Kanpoko laborategiek egindako proben aldeko txosten guztiak ditugu, eta ziurtagiri berria noiz jasotzearen zain gaude.

3.- BIOLAN enpresaren estrategian internazionalizazioa jasotzen al da?

Gure DNAn dago inplizituki, lehen egunetik jakin bagenekielako tokiko merkatura soilik mugatuta ezingo genuela halako soluzio handinahia gauzatu. Gainera, guretzat, Europa da tokiko merkatua. Hori dela eta, bulego propioak ditugu Mexikon, Ekuadorren, Txilen, Marokon eta Indonesian; laster beste bi bulego ere izango ditugu mundutik sakabanatuta. Kanpoko merkatu horrek, alegia, EBtik kanpoko merkatuak, 2017ko fakturazioaren %75 ekarriko du.

4.- Zer ekarpen egiten die inguruak, kasu honetan, Teknologia Parkeek, zurea bezalako enpresei?

Gurea bezalako oinarri teknologikoko enpresa batek teknologia berritzailea edukitzeaz gain, irudiarekin zerikusia duten hainbat faktoreren mende ere badago. Bezeroak, hornitzaileak, bazkide teknologikoak… geurera datozenean, Teknologia Parkeko eraikin batean kokatuta egoteak fidagarritasuna transmititzen die, eta horrek prestigioa ematen digu. Gainera, enpresa, enpresaburu, exekutibo eta langile gaituez osatutako ekosistema berezi eta oso aberasgarria du Parkeak. Azkenik, azpiegitura horiek kudeatzen dituzten pertsonen hurbiltasunak eta lanak asko errazten digute egunerokotasuna. Poz-pozik gaude familia horretako kide izatearekin.

Partekatu

Beste berri batzuk