Elkarrizketa: Naiara Díaz de Cerio, IMQ psikologoa

Araba

“Moldatu zuk lana eta ez alderantziz. Erlaxazio-teknikak”

IMG_2079Udako oporretatik hilabete gutxi batzuk baino ez dira igaro. Laneko erritmoa eta kargak, bilerak, eta eguneroko lana oraindik ere jasangarriak dira. Baina nola luza dezaket “guztiarekin ahal dut” sentsazioa hurrengo oporrak iritsi arte? Edo, beste era batera esanda, nola ekidin dezaket laneko estresaren eraginpean geratzea? Hori guztia izango du hizpide Naiara Díaz de Ceriok, IMQ Amárica zentro medikoko psikologoak, Arabako Parke Teknologikoan urriaren 31n eskainiko digun hitzaldi praktikoan. 14:00 etatik 15:00 etara.

  • Hauxe izango da hitzaldiaren izenburua: “Moldatu zuk lana ta ez alderantziz. Erlaxazio-teknikak”. Nola gertatzen da lanak gainditu egin gaituela sentitze hori?

Oso erraza da lanaren eta laneko gainkargaren arteko marra fin hori gainditzea. Kostatu egiten zaigu “lan asko izatea” eta “lana ez kudeatzea” aukeren arteko bereizketa egitea. Gaur egun, jakintzat ematen dugu normala dela estresatuta egotea, baina horrek ez luke hala izan behar.

  •  Zenbat pertsonak “sufritzen du” lana?

Beste patologia batzuez gain, gainditu egiten dituzten eta kudeatu ezin dituzten laneko eskakizunak dituzten pertsonak kontsultan ikustea izaten da ohikoena. Eta horrek denboran aurrera egiten badu, arazoa ekar dezake.

  • Zer profil du antsietatea edo laneko estresa paira dezakeen pertsona  batek?

Edonork jasan dezake laneko estresa, baina horretarako aukera gehiago dute pertsona hiper arduratsuek, eskakizun maila altukoek, perfekzionismorako joera dutenek eta eskatzen dieten guztiari “ezetz” esateko zailtasunak dituztenek. Pertsona horiek lanak beren buruak gainditzeko ezaugarri guztiak betetzen dituzte.

  • Bat gaude denok bizimodu osasungarria izateari dagokionez. ta lan arloak nabarmen eragiten du horretan. Lanaz gozatzea entrena dezakegun zerbait al da?

Lanean gozatzea edo ez gozatzea laneko estresa sentitzeaz harago doa, baina laneko estresa kudea daiteke zure postuaren erantzukizuna oso altua izanda ere. Zalantzarik gabe, entrena daitekeen zerbait da, guztia gure buruaren mende baitago.

  • Zer egin behar da norberak bere lana kontrolatzeko?

Gure lana kontrolatzen dugu gure bulegoko edo negozioko ateaz harago gugan eragina izatea eragozten diogunean lanari. Lan-bizitzako eta bizitza pertsonaleko marrak nahasten hasten direnean, lanaren kontrola galdu dugula esan nahi du.

  • Eta zein dira erlaxazio-teknika nagusiak?

Asko daude. Jardunaldi horretan, bertaratutako bakoitzaren kezken arabera, egokienak direnetako batzuk landuko ditugu. Erlaxazioa meditazioa baino zerbait gehiago da eta teknika horiek estresa behar bezala kudeatzeko aukera bikainak eskaintzen dizkigute.

Partekatu

Beste berri batzuk