Elkarrizketa: David Celorrio Herrera, BAIGENEren sortzailea eta zuzendari exekutiboa

Araba

BAIGENEk genetika eta teknologia berrien arloetako punta-puntako aurrerapenak eskaintzen ditu. Horrekin lotuta, ikerkuntza da BAIGENEren jarduera komertzialaren oinarri den gunea. Gaur egun, enpresako ikerkuntza batez ere kirol-errendimenduan bikaintasuna lortzera eta bizimodu osasungarria mantentzera bideratuta dago

 

Fotografia Rafa Gutierrez1.- Baigenek kirolaren mundura bideratutako kit genetikoak eskaintzen ditu. Zer dira kit horiek?

Helburua kirolariari orain arte eskaini ahal izan ez den (batez ere alderdi ekonomikoa dela eta, oso garestiak zirelako) alderdi bati buruzko informazioa eskaintzea da; hau da, kirolari jakin batek egiten duen kirol-diziplinari dagokionez, beste kirolari batzuekin alderatuta dituen ezberdintasunen inguruko informazio aplikatua eskaintzea. Zaletua izan ala profesionala izan, oso interesgarria izaten da nire errendimendua ahalik eta gehien optimizatzeko, lesio-arriskua desagerrarazteko eta kirola modu osasungarriagoan egiteko beste era bateko entrenamendua eta beste era bateko elikadura zer alderditan aplikatu behar ditudan ezagutzea.

Imajina dezakezun moduan, kirolari guztientzako PERTSONALIZAZIO KONTZEPTU BERRIA eta IRAULTZAILEA dakar berekin; izan ere, kirolari bakoitzak entrenamendu jakin bati edo elikadura-estrategia zehatz bati hobeto edo okerrago erantzuteko duen aldez aurretiko joera zein den jakitea ahalbidetzen du. Hala, generalizazioa eta saiakuntza-errakuntza metodoa ekidin daitezke kirol eta nutrizio arloko aholkularitzan PERTSONALIZAZIO handienera eta eragingarritasunera gerturatzeko. Hain zuzen ere, faktore hori gero eta gehiago eskatzen du gizarteak oro har eta kirolak zehazki.

 

2.- Zer balio dute kirolaren mundurako ikerketa genetiko horiek?

Sekulako balioa dute; izan ere, aldatu EZIN daitekeen eta kirol guztietan aplika daitekeen aldagaia da; running-ean, txirrindularitzan, triatloian, tenisean eta baita futbol profesionalean ere.

Eta, hain zuzen ere, kirol horren inguruan duela 4 urte Athletic Club taldearekin batera hasi genuen ikerkuntza hasi da hasiera batean lortzea espero genuen emaitzak izaten. Genetikak, banakoen arteko ezberdintasunek, eragin handia dute jokalariek lesioa izateko duten arriskuan eta errendimenduan, eta batez ere munduko talde guztietan egiten dituzten moduko entrenamendu orokorretan eta komunetan. Horregatik, mundu osoan parekorik ez duen produktua sortzeaz arduratu gara. Horren bidez, Clubeko talde medikoak jokalari bakoitzaren kontakturik gabeko lesio-arriskua zein den jakin dezake jokalari profesionalaren faktore genetikoa eta funtsezko giroko aldagai batzuk ezagututa. Horiek guztiak uztartuta, astero, jokalari bakoitzaren LESIO ARRISKUA kuantifika dezakegu.

Zerbitzu hori Europako futbol-talde guztietan 2018an instalatzea da helburua. Eta, horretarako, proiektu polit eta asmo handiko horretan laguntza emango diguten inbertsiogileen bila ari gara gaur egun.

 

3.- Lehen aipatutako kit horiez gain, zer beste zerbitzu eskaintzen du zuen enpresak?

Gaur egun Baigenek eskaintzen dituen kitak kirol amateurrean eta profesionalean oinarrituta daude. Kirol amateurrean, running-erako, triatloirako, txirrindularitzarako eta teniserako garatu ditugu kitak. Horiek guztiak garatzeko kirol bakoitzeko profesional eta kirol-erreferente onenen laguntza jaso dugu: Martín Fiz, Joseba Beloki eta abar. Haien esperientzia pertsonala oinarritzat hartuta, kontzeptu batzuk eta informazioa gehitzen lagundu digute. Beste kirolari batzuekin alderatuta dituen ezberdintasunen inguruko informazioa emateaz gain, bezeroari gustatzen zaion kirol horren inguruko informazioaren aplikazio zuzena, ulertzeko erraza eta praktikoa eskaintzea da gure helburua.

Arlo profesionalari dagokionez, batez ere futbol profesionalaz arduratzen gara Estatu mailan eta nazioartean dagoen eskakizun altua dela eta. Hala ere, gure profesionalen eta laguntzaileen taldeak zerbitzu profesionala arlo guztietako kirolari eta talde profesionalei eskaintzen die: pilota, golfa, txirrindularitza, igeriketa, saskibaloia eta abar.

 

4.- Duela gutxi, zuen instalazioak Arabako Teknologia Parkera eraman dituzue. Zer abantaila du ezaugarri horiek dituen ingurunean kokatzeak?

Guretzat aldaketa interesgarria izan da 2013an gure ibilbidea ekin genion eta etxean bezala sentitu garen Lascaray Ikerketa Zentrotik mugitzea, baina pixkanaka-pixkanaka behar dugun aldaketa da. Baigenek hazten jarraitzen du eta benetako enpresa-giroaz inguratu beharra du, sinergia interesgarriak sortu ahal izateko enpresetara eta inbertsiogileengana gerturatzeko, eta hori guztia Eraikin Nagusiak eskaintzen duen eremu paregabean egin nahi du.  Hazten jarraitzeko funtsezko urratsa da eta seguru gaude onuragarria izango dela.

 

Partekatu

Beste berri batzuk